http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Deustok nesken artean bokazio teknologikoa sustatu nahi du

Inspira proiektuaren bigarren edizioa martxan jarri du jada

ELCORREO.COM

Deustuko Unibertsitateak asteazkenean aurkeztu zuen nesken artean bokazio teknologikoa sustatzea bilatzen duen Inspira proiektuaren bigarren edizioa.

Esperientzia honen aurkezpenean (Donostian izan zen) parte hartu dute Miren Elgarresta Gipuzkoako Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendariak, Asier Perallos Ingeniaritza Fakultateko dekanoak, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusiak eta Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendari nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez.

Aurten proiektua Bizkaia, Araban eta Gipuzkoan egingo da, hiru foru aldundiek babestuta. Ekimenak nesken artean bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzea du helburu, sentsibilizazio eta orientazio ekintzez baliatuz. «Hemendik hamar urtetara hamar lanpostu eskatuenak teknologia munduarekin lotura izango dute. Horregatik, Inspirak bokazio teknologikoak neskatoetan garatzea eta neskak industriara inguratzea nahi du», adierazi zuen Miren Elgarrestak.

Halaber, lehenengo aldiz erabiliko da taldeko mentoring teknika STEAM deitutakoak (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) sustatzeko lehen hezkuntzako ikasleen artean. Pauso honek, Asier Perallosen hitzetan, «mundu honetan dauden emakume-erreferente falta, estereotipoak eta sexuen harteko desberdintasunak ezabatzeko bideratuko diren sentsibilizazio eta orientazio ekintzak erraztuko ditu».

Erreferenteen bila

Izan ere, teknologia arloko prestakuntza aukeratzen duten ikasleen kopurua beherantz doa urtetik urtera. Eta, neskei dagokienez, datuak are larriagoak dira. Espainiako unibertsitate sistemako ikasle guztien % 54,3 emakumeak izan arren, titulazio teknikoetan, esate baterako, Ingeniaritzan eta Arkitekturan, % 26,4 besterik ez dira.

«Neskek teknologia eta zientzia munduan erreferenteak behar dituzte. Horregatik, proiektuaren arduradunek deia egin nahi diegu ikastetxe, ikertzaile eta ikasleei, ekimen honekin bat egin dezaten eta, horrela, guztion artean nesken bokaziozientifiko-teknologikoa indartu ahal dezagun», azpimarratu du Leire Canciok.

Iaz, proiektuaren lehenengo edizioan, 17 emakume izan ziren 200 neska baino gehiagoren mentore, 11 ikastetxetan. Aurtengorako, 113 mentore elkartu dira, 43 ikastetxe eta 1.075 ikasle.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos