http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Deialdi berria egin da Gasteizko antzerki eta dantza taldeek Dante udal entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten

SERGIO EGUÍA

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak deialdi berria egin du Gasteizko antzerki eta dantza taldeek —amateur edo erdi-profesionalek— Dante udal entsegu-aretoak erabiltzerik izan dezaten; San Ignacio ikastetxea izandakoaren lehen solairuan daude lokalak.

Lau areto bereiz dira, dantza eta antzerki ikuskizun berriak sortu nahi dituzten hiriko taldeek erabil ditzaketenak, entseatzeko leku egokirik ez badute. Gehienez 12 taldek erabili ahal dituzte.

Interesatutako taldeek elkarte gisa legez eratuta egon beharko dute, eta taldekideek bizilekua Gasteizko udalerrian izan; aretoan landuko den ikuskizunak dantzari edo antzerkiari lotuta egon behar du, eta gehienez urtebeteren buruan jendaurrean estreinatzeko asmoa izan behar du taldeak.

Deialdia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik 2017ko irailaren 11ra artekoa izango da eskabideak aurkezteko epea, egun hori barne; San Martineko bulegoetan edo herritarrei laguntzeko bulegoetako batean aurkez daitezke.

Aurreko deialdian talde hauek erabili zituzten instalazioak: Asociación de teatro VanTaRe, Asociación Trokomotxo, Cultural de teatro Abstractoesfera, Asociación de Teatro Pánico Escénico, Titania Teatro, Eternas, Pez Limbo Kultur Elkartea, Asociación AUSKALHOP!, Teatro Kuku Bazar, La Tirili Teatro eta Asociación Cultural NUI.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos