http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

SOS Deiak-ek, deiak, istripua izan duten ibilgailuetatik jaso ditzakete jada

Auto bat istripu baten ondoren.

Era honetan, egoitzak berehala jardun eta biziak salbatzeko abagune handiagoa izango dut

IZASKUN MOYANO

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren SOS Deiak koordinazio zentroak prest daude eCall gailu elektronikoaren bidez larrialdietako alertak jasotzeko. Horrek esan nahi du zentroek istripua izan duten ibilgailuetatik egindako deiak jaso ditzaketela eta horrela berehala jardun, biktimak artatzeko denbora murriztuko dutela.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larrialdietan deitzeko sistema adimenduna da eCall. Eskuz edo automatikoki aktiba daiteke ibilgailuan instalatutako sentsore batzuen bidez GPS eta GSM teknologia erabilita, eta istripua edo ustekabeko zerbait izan duen autoa zehazki non dagoen jakiteko aukera ematen du. Ekimena, Europako arau bat betetzeko gauzatu da, eta helburu nagusia errepideetan biziak salbatzea da. Auto fabrikatzaileek derrigorrez ezarri beharko dute 2018ko apirilaren 1tik aurrera.

Behin talka gogorra hauteman ondoren, gailu elektronikoak automatikoki deitzen du gertuen dagoen larrialdi zentrora, baita gidaria konorterik gabe baldin badago ere edo erantzuteko gai ez bada ere. Dei horretan oinarrizko datuak ematen dira (ezbeharra zehazki non gertatu den, erregai mota, bidaiari kopurua, ibilgailuaren marka, modeloa eta mota), «eta horri esker larrialdietako zerbitzuek informazio baliotsua izango dute, azkarrago erantzun ahal izango dute, eta ondorioz, biziak salbatu ahal izango dituzte».

Deia eskuz edo automatikoki egin daitekeenez, beti izango da ahots bidezko konexioa ibilgailua eta larrialdietako egoitzaren artean. Era horretan, ibilgailuan galderak erantzuteko moduan dagoen edonork eman ahal izango dizkio ezbeharrari buruzko xehetasunak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos