http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Deabru Beltzak, Montrealera

Deabru Beltzak konpainia, Arriaga Antzokian, 2012an.
Deabru Beltzak konpainia, Arriaga Antzokian, 2012an. / M. Atrio

Kanadako hiriaren 375. urteurrenaren ospakizunetan parte hartuko du

Deabru Beltzak euskal kale antzerki konpainiak Montreal hiriaren (Kanada) 375. urteurrenaren ospakizunetan parte hartuko du uzztailaren 24ra bitartean, eta 'Les Tambours de Feu' ikuskizuna eskainiko du, Saint-Denis eta Moisonneuve kaleetatik abiatuta, Etxepare Euskal Institututik duela pare bat aste jakinarazi zutenez.

'Les Tambours de Feu' ikuskizuna zuzeneko musikan, piroteknian eta efektu berezietan oinarrituta dago. «Esku batean danborra eta bestean probokazioa edukiz, danborrek eztanda egingo dute eta kaleak argiz bete», adierazi dute.

Euskal Herriko hainbat antzerki taldetik zetozen aktoreek sortu zuten 1996an Deabru Beltzak kale antzerkia. Ordu ezkero 10 antzezlan aurkeztu dituzte, horiekin 3.000 ekitaldi eginez.

Taldearen hitzetan, «80 aldiz enkargatu dizkigute ekimen berezien antolakuntza, 50 hiritako jaien zuzendaritza artistikoa egin dugu, munduko 35 talderekin egon gara elkar lanean eta gaur egun ondoko erankundeekin kolaboratzen dugu: Eusko Jaurlaritza, Ministerio Español de Educación, Cultura y Deporte, Bilbao Udaleko Kultura Saila, Gouvernement du Québec, Le Moulin Fondu, Le Forneau, Leioako Umore Azoka, Fest’Arts Libourne, Fira de Teatre al Carrer de Tàrrega, Arriola Kultur Aretoa, Chalon dans la Rue, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, Portal 71 producciones culturales, Bizkaiko Foru Aldundia…etc 5 kontinente eta 35 herrialde baino gehiagotan egin dugu lan, Euskal Herriko talderik nazioartekoena bilakatuz».

Fotos

Vídeos