http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Zubian Gaztelugatxera joateko Bizkaibus zerbitzu berezia jarriko dute Bermeotik

Bertara hurbiltzen den jende kopuruaren igoerak, garraio publiko gehiago jartzera bultzatu du udala

IZASKUN MOYANO

Urriaren 12a jai hartzen dela aprobetxatuz, asko izan ziren zubi hartu zuten herritarrak. Horietako askok bidaiatzeko aukera paregabea ikusi zuten oporraldi labur hartan. Izan ere, hainbatek Gaztelugatxera jo zuten. Tronu Jokoa telesaileko kapituluren bat edo beste bertan grabatu ostean, nazioartean ezagun egin da Bermeoko altxorra. Hori dela eta, ilara itzelak sortu zituzten eskaileretan gora eta baita aparkalekuan ere, 'Rocadragon' bisitatzeko gogoa zuten zaleek.

Egoera deseroso honek zeresan handia eman zuen inguruan eta Bermeoko Udalak abenduko zubiari begira neurriak hartzea erabaki du. Horretarako, Bizkaibus zerbitzu berezia eskainiko du datorren astean Gaztelugatxera joan nahi duten herritarrentzat. Udako A3518 BILBAO – MUNGIA – BAKIO (autobidetik) linea berriz jarriko dute martxan, eta honi A3524 BERMEO – BAKIO linearen taxi zerbitzuari gehituko zaio.

Udalerriko turismo zinegotzia den Irune Ormaetxeak adierazi duen bezala, «trafiko arazoak saihestuko dira eta mugikortasuna hobetu egingo da». Hau oso garrantzitsua da beraien xedea den «turismo jasangarria» lortzeko. Gainera, Bermeon oso pozik omen daude, Udalak «aspaldi Bizkaiko Foru Aldundiari egindako eskaera» bete egin delako. Joan den Aste Santuan ere, Bermeoko Udalak Gaztelugatxera joateko autobusa jarri zuen eta bisitariek plaza guztiak okupatu zituzten.

Ordutegiari dagokionez, abenduaren 2tik 10era, A3518 linearen zerbitzu bereziak egongo dira Bermeora, orduro: 8:30, 9:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30, 14:30, 15:30, 16:30 eta 17:30. Gainera, autobusez aldatzea doan izango da. Bestalde, Bermeoren kasuan, Lamera parketik aterako dira autobusak, honako ordutegian: 9:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 14:00, 15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00etan. 

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos