Borrar

Datorren ikasturtean zer ikasi nahi zenuke?

Bilboko Udalak 346 tailerretan aurreinskripzioa egiteko epea ireki du gaur, eta irailaren 5era arte egongo da zabalik. Guztira 6.796 plaza eskainiko dituzte

Amalia Ibargutxi

Miércoles, 20 de junio 2018, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikasturte amaierarekin batera dator hurrengo ikasturtean ere ikasten eta mugitzen jarraitzeko zer egin erabakitzeko tartea. Bilboko Udalak 346 tailerretan aurreinskripzioa egiteko epea ireki du gaur, hilak 20, irailaren 5era arte. Guztira 6.796 plaza eskainiko ditu 346 jardueratan Udalak, eta horiez gain, gela irekietan beste 170 plaza eskainiko dira. Aurten 6. Barrutian jarduera gehiago eskaini dira, hain zuzen ere, aisia eta kirol arloko 6 ikastaro berri eta kulturako beste bat.

Kirola, kultura eta aisiaren arloko jarduerak; berdintasunaren aldeko lantegiak, adineko pertsonentzako jarduerak... Denak «ezaguera berriak eskuratzen eta pertsonen arteko harremanak sustatzen lagunduko duten aisialdirako aukera osasuntsuak eskaintzeko asmoz» antolatu dituzte, Udalak jakinarazi duenez, eta zerrenda osoa eskuragarri egongo da formatu digitalean Udalaren webgunean, eta paperan ere Udaltegi guzti-guztietan. Eskaera orriak betetzean, ikastaroak egin nahi dituzten pertsonek zein zentrotan egin nahi dituzten adierazi beharko dute, eta zozketa-zenbaki bat emango zaio bakoitzari irailaren 10ean egingo den zozketan parte hartu ahal izateko.

Jarraian, irailaren 12tik 16ra, aukeratutako pertsonei hitzordua emango zaie inskripzioa formalizatzeko. Hautatutako zentroetan eskura dauden jardueren artean hautatzeko, gehienez bi tailer aisia eta kirola eta berdintasunaren alorretan, eta jarduera bakarra kultur lantegietan parte hartu ahalko da.

Izena emateko epea amaituta, irailaren 26an, plazak adinaren arabera banatuko dira. Nagusienek izango dute lehentasuna, eta irailaren 27tik urriaren 3ra arte erreklamazioak egiteko epea izango da. Jarduera aukeratzean ordainketa-agiri bat inprimatuko da, geroago egingo beharrekoa. Agirian zehaztutako epearen barruan ez bada egiten ordainketa, plaza hutsik eta libre geratuko da.

Urriaren 3an, libre gelditu diren plazak betetzeko eta gela irekietan izena emateko inskripzio epe berria zabalduko da. Edonork eman ahal izango du izena hutsik geratu diren plazetarako, baita aurreinskripziorik egin ez dutenek ere.

Aurten, berritasun antzera, bere kabuz egiaztatuko du Udalak interesdunak tarifa murriztua izateko eskubiderik duen izapide administratiboak errazteko. Zozketaren emaitzak udaltegietan izango dira eskuragarri irailaren 11tik aurrera, eta Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) zein 944 010 010 eta 010 zenbakietara deituta kontsultatu ahal izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios