http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Dantza, antzerkia, musika, zinea eta umeentzako ikuskizunak... Zornotza Aretoan

Hemendik maiatzaren 12ra arte bederatzi ikuskizun eskainiko ditu

ELCORREO.COM

Zornotza Aretoak gustu eta ikus-entzule guztientzako kalitatezko proposamenak jasoko ditu hemendik maiatzara arte: dantza, antzerkia, musika, zinea eta umeentzako ikuskizunak.

Programazio berria urtarrilaren 12an hasi zen eta orain arte 'Artxipielagoa', 'Ele!! Lorca-Lauaxeta' eta 'Linbo Planeta' ikuskizunak aurkeztu diren arren, otsailaren 16an, ostiralean, Kabia teatroak 'Alike Alicia después de Alicia' ikuskizuna aurkeztuko digu. Antzezlan horrek irudien animazioa eta 7 antzezlek osatutako antzezpen lana elkartuko du espazio bakarrean. Hortaz aparte, hilaren amaieran, William Shakespeareren testuetan oinarrituta dagoen Karrika Antzerki Taldearen 'Deshakesperazioa' lanaz gozatu ahal izango dute bertara hurbiltzen direnek.

Bestalde, martxoaren 9an, ostiralean, Bilbao 700 Fundazioak 'Lyceum Club' antzezlana aurkeztuko du. Kulturan eta ausardian oinarrituta, Espainian feminismoaren oinarriak ezarri zituzten emakumeei eskaintzen zaien omenaldia. Eta martxoaren 17an, larunbatean, Zornotza Aretoak, familia osoari zuzenduta dagoen eta orain denbora gutxi estreinatu den 'Izar' antzezlana jasoko du.

Hori nahiko ez balitz, apirilaren 13an, ostiralean, Cancamisa Teatrok, Imanol Ituiñok idatzitako eta zuzendutako 'Ramper historia de un payaso' lana aurkeztuko du. Bertan, umorez eta maisutasunez kontatzen da pailazoaren bizimodu berezia. Apirilaren 20an, berriz, HIKA Antzerki Taldeak 'Txarriboda' antzezlana aurkeztuko du, euskaraz. Antolatzaileek umorean eta bat-batekotasunean oinarritutako oso pieza berezia dela gogorarazi dute.

Bestalde, maiatzaren 4an, Zornotza Aretoak Gorakada Teatro konpainiaren 'Ulisesen Bidaia' lana jasoko du. Eta antzerki programazioaren azken lana Ez Dok Hiru taldeak eskainiko du, 'Euskal musikaren benetako istorioa' ikuskizunarekin. Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek tokiko euskal musikan oinarritutako antzezlana ekarriko dute.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos