http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Dakrisek ikusezinaren magiaz beteko du Euskalduna Jauregia

Dakris magoa./Twitter
Dakris magoa. / Twitter

Telebistan celebritiak aho bete hortz uzten dituen ilusionistak Bartzelonako Sagrada Familiaren alde bat desagertarazi zuen

IZASKUN MOYANO

Telebistako magoa den Dakrisek, ilusionismoaren egungo fenomenoa eta Espainiako Magiaren lehen sariak, Euskalduna Jauregian aurkeztuko du bere ikuskizuna 'Ya no me ves'. Honen bidez, ikusleak, ilusio, umore, ezinezko efektu eta magiazko mundura eramango ditu, ikusezina ikusteko abagunea eskainiko dietelarik.

Datorren abenduaren 28 eta 29an bi ikuskizun emango ditu, eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Hauek 22 euroren truke eskura daitezke Euskalduna Jauregiko txarteldegian, Kutxabanken edota internet bidez ondorengo webgune hauetara sartuta www.euskalduna.eus zein www.kutxabank.es

‘Ikusezinezko mutikoa’ bezala ezagutzen dena, Discovery Max kateko sormen ilusionista izan da Pop Magoaren saioetan. Izan ere, ikuskizunaren munduko hainbat jende aho bete hortz utzi du. Beste batzuen artean, Ricky Rubio, Alaska eta Mario, Mireia Belmonte, Sergio Dalma, Roca chef anaiak, Jorge Lorenzo, Jordi Cruz edo David Bustamante. Horrez gain, 'El Hormiguero' saioan ere lan egin du, eta baita Antena 3ko '1,2,3… Hipnotizame 2'-en ere.

Duela hilabete batzuk, Dakrisek ilusioaren bidez lor daitekeena erakutsi zuen: Bartzelonako Sagrada Familiaren zati bat desagertarazi, ume bilakatu eta taberna bateko barran bere burua ere ikusezin bilakatu zuen. Haurtzarora itzultzen den bideoa, David Copperfield ilusionista handiak duela 20 urte erdietsi zuen truku zaila da, eta ordu batzuen buruan ezagun egin zen sare sozialetan 6 milioi erreprodukzio baino gehiago izan zituelarik. Bestalde, inoiz ez da mago bat ikusezin bilakatu.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos