http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Correosekeko banatzaileak 15 moto elektrikotan mugitzen dira

Bilbo, Barakaldo eta Getxon aurten zortzi garraio berri ezarri dira

IZASKUN MOYANO

Correos banaketa zerbitzuak 15 moto elektriko erabiltzen ditu egunero Bizkaian. Aurten ezaugarri berdintsuak dituzten beste zortzi garraio ezarri dira, antzinako konbustiodunen ordezkapen gisa.

Motook Bilbo, Barakaldo eta Algortako udalerrietan daude. Azkenekoan zazpi garraio, hiriburuan sei eta ezkerraldean bi berri jarri dituzte martxan aurten. Aipatu beharra dago, Algortan dauden 16etatik zazpi propulsio elektrikodunak direla; hots, guztien %43a. Beraz, Getxoko postarien zentruak garraio ekologikoen “berrikuntza maila altua” jasan duela azpimarratu dute Correosetik.

Scooter elektriko hauen bidez, emisio zein soinu kutsagarriak murriztu eta garraio iraunkorraren aldeko apustua egitea lortu dute langileen artean.

Moto elektrikoak martxan jartzeko erregaidun pila moduko elementu batzuk sortu ziren. Besteak beste, ENV, Honda FC Stack edota Yamaha FC- AQUEL. Hauez gain, badaude egun lanean ari diren motor elektriko edo hibridoa duten moto hibridoa; Ecycle zein Yamaha Gen-RYU, kasu. Hala ere, modelo hauek guztiak bateria batekin funtzionatzen dute, moto arruntak baino gastu txikiagoa eskatzen dutelarik.

1860. urtean du jatorria moto elektrikoak, baina ez zen 1911. urtera arte lehenbizikoa salgai jarri. 1992an Roberto Eugenio Gentile argentinarrak Buenos Aireseko Asmakizunen Azokan energia elektrikoarekin zebilen eta 65km/h abiadura har zezakeen motoa aurkeztu zuen. Bere proiektuarekin aurrera jarraitu eta 1996an patentea eskuratu zuen.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos