http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Coca-Colak %80an igo du bere produkzioa Galdakaoko fabrikan

Eskariaren gorakada dela eta, edari markak %30 langile gehiago ditu udako hilabeteetan

IZASKUN MOYANO

Galdakaoko Coca-Colako fabrikan %80an gora egin du edariaren produkzioan uda honetako uztaila eta abuztuko hilabeteetan. Eskari potente honi aurre egiteko multinazionalak bere langile kopurua %30ean igo du lantegi bizkaitarrean, aldi baterako hehintzat.

Probintzi bizkaitarraz gain, 350 langiletik gorako beste hiru sede daude Euskadin. Hauen %25a salmenten taldeari dagokio eta egunero 7.000 ostalaritzako bezeroren eskakizunak asetzen dihardute.

Coca Colaren ustez, udako “tenperaturen igoerari eta Euskal Herrira hurbildutako turista kopuru handiari” dagokio beraien produktu honen eskaerak gora egin izana nabarmen, azaldu du Jaime Cardenal Maruri, Galdakaoko lantegiko zuzendariak.

Izan ere, joan den uztailaren 14a izan zen produkzio handiena burutu zen eguna, milioi eta erdi litro baino gehiago merkaturatuz. Azken hilabete bi hauetan (2017ko uztaila eta abuztua) Bizkaiko fabrika egunean 600.000 litrotik milioi eta erdi litro produzitzera pasatu da.

Botila esklusiboa

Ekoizpen honen handiagotzeak zerikusia izan du Galdakaoko lantegia Espainia osorako azken hilabeteetan lantzen ari den beirazko botila berriaren diseinuak. Aluminiozko tapoia duen ontzi honek litro bateko edukiera du eta lantegi bizkaitarra izango da diseinu berria atera duen Europa mailako lehen fabrika.

Hilabete batzuk atzerago Amerikan jaio zen edukiontzi berria laister egingo da ezagun mundu osoan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos