Borrar

Clara Mouriz ariko da Bilbao Orkesta Sinfonikoarekin denboraldiko azken saioetan

Alice Cooteren ordez arituko da, ondoezik dago eta

elcorreo.com

Jueves, 7 de junio 2018, 23:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Clara Mouriz mezzosoprano donostiarrak Alice Coote ingelesa ordezkatuko du bakarlari gisa Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) 2017-2018 denboraldiko azken bi kontzertuetan, Coote ondoezik dagoelako eta emanaldiak bertan behera utzi behar izan dituelako. Saioak ostegun honetan eta ostiralean izango dira, Euskalduna jauregian, arratsaldeko 19.30ean, eta Maurice Raveli omenaldia egiteko balioko dute.

BOSek jakinarazi duenez, Clara Mouriz mezzosoprano donostiarra Londresen bizi da gaur egun, eta ikus-entzule bilbotarrek dagoeneko ezagutzen dute, Beethovenen 9. sinfoniaren interpretazio batean parte hartu baitzuen, denboraldi sinfonikoaren barruan.

Wigmore Hall eta Independent Opera sariak eta Londreseko Associate of the Royal Academy erakundearen ohorezko titulua ditu Mourizek. Europako orkestra nagusiekin aritu da, besteak beste, BBC Philharmonic (Proms),Scottish Symphony Orchestra, Royal Scottish, Hong Kong Philharmonic, Swedish Radio Symphony Orchestra eta English Chamber Orchestra-rekin.

Okzitaniako Tolosako Théâtre du Capitole antzokian egin zuen debuta, eta Carnicer-en 'Elena e Malvina' grabatu du, Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalekin batera. Besteak beste, Daniel Harding, Andrew Gourlay, Alexander Shelley, Juanjo Mena, Alberto Zedda, Pablo González eta Antoni Ros-Marbà zuzendarien gidaritzapean lan egin du.

Mezzosoprano donostiarra 'The Basque-French Connection Ravel 80 urte' egitarauan ariko da BOSekin batera. Erik Nielsen-en zuzendaritzapean, Ravel-en 'Shéhérazade, Ouverture de féerie', 'Shéhérazade', 'Daphnis et Chloé, 2. suitea' eta 'Bolero' entzun ahal izango dira, besteak beste.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios