http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Chris Robinson Brotherhood taldeak kontzertua emango du martxoan Bilbon

Chris Robinson Brotherhood taldea./E. C.
Chris Robinson Brotherhood taldea. / E. C.

Bandak Kafe Antzokian joko du martxoaren 7an

ELCORREO.COM

Chris Robinson Brotherhood talde amerikarrak kontzertua eskainiko du datorren urteko martxoaren 7an (asteazkena) Bilboko Kafe Antzokian, 'An evening with Chris Robinson Brotherhood: Barefoot in the Head Tour' munduko biraren baitan. Sarrerak gaurtik aurrera eros daitezke www.ticketea.com eta www.kafeantzokia.eus webguneetan. Gainera, interneten eskuratu nahi ez dituztenek Barakaldoko El Cuervo tabernan eta Getxoko Riff Music dendan (25-30 euro) aurkituko dituzte. Chris Robinson The Black Crowes taldearen abeslariaren banda berria da Chris Robinson Brotherhood.

Taldea 2012an sortu zen, eta 'Barefoot In The Head' bere bosgarren estudioko lana da. Bandak hiru disko kaleratu ditu 2016 eta 2017 bitartean. The Grateful Dead, The Band edo The Byrds bezalako taldeak gogorarazten dituzten melodia eta doinuekin, Robinsonek adierazi du disko berriak taldearen eta zaleen artean «lotura paregabeak» sortzea duela helburu.

«Antsietate eta sasi egiz beteriko garai hauetan, gure jarraitzaileek gure musika ahalik eta zintzoena dela sentitzea nahi dugu, eta askatasun sentimendu bat ematea, beti ortozik dantzan egongo balira bezala», esan du Chris Robinson abeslari estatubatuarrak.

Kritika adituek 'Barefoot In The Head' disko berria txalotu dute. Horrela, 'The Independent' edo 'Uncut' moduko komunikabideek taldeak orain arte atera duen diskorik onena dela esan dute. Kontzertuak hiru ordu iraungo ditu, bi zatitan bereizita, eta klasikoen eta The Black Crowes taldearen moldaketak entzungai izango dira.

Temas

Bilbao

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos