http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Los chicos del coro'-k abenduaren 29an Euskalduna Jauregian abestuko dute

Taldearen promozio irudia./
Taldearen promozio irudia.

Europako ahots zuri onenetakoek umeentzako filmetan eta pelikulan bertan nagusi diren kantuak abestuko dituzte

IZASKUN MOYANO

'Los chicos del coro'-k haien 28. urteurrena ospatuko dute aurten eta honetarako Euskalduna Jauregian kontzertua eskainiko dute datorren abenduaren 29an. Taldea, Europa mailako ahots zuri onenez osatuta dago eta Auditoriumean haurren pelikuletako abeste ahaztezinak eta nazioartean ezagun bihurtu zituen filmeko abesti ezagunenak kantatuko dituzte, haien ohiko piezez gain.

Kontzertua arratsaldeko 20:00tan hasiko da eta sarrerak 18 eta 35 euroren truke eskura daitezke jauregiko txarteldegian, Kutxabankeko kajeroetan edota internet bidez: www.euskalduna.eus zein www.kutxabank.es

'Los chicos del coro', Les Petites Chanteurs abesbatz frantseseko gazteak dira. Hau nazioartean oso ezaguna egin zen aspaldi izen bera daraman pelikulan abesten zituzten kantengatik. Musika eta sentimenduak uztartzen dituen film hunkigarria da. Oscar sarietarako bi izendapen lortu zituen, Jatorrizko Kantu Onena eta Atzerriko Hizkuntzako Pelikula Onenarena, batik bat. Horrez gain, banda sonora onenaren Zine Europarraren seria eskuratu zuen.

Izendapenoi esker, Europan zehar haien kontzertuak jende ugarirentzat fenómeno bihurtu dira. Izan ere, pelikula milioika pertsonak ikusi dute kontinente osoan zehar. Ezagun egin zirene unetik munduko hainbat lekutan aurkeztu dituzte gaztetxoek haien ahots zerutiarrak. Beste batzuen artean, Marfileko Kosta, Libano, Errusia, Japonia, Kanada, AEB, Caledonia Berria eta baita Europa osoko herrialde gehienetan ere.

Abesbatza 1986. urtean eratu zen Nicolas Porteren zuzendaritzapean. Lyongo San Marcos eskolan ikasten duten 10 eta 15 urte bitarteko 80 ume, neska zein mutilez, osatuta dago. 1993 geroztik, Lyoneko Fourviereko basilikan ospatzen diren erlijio ekimenetan hartzen dute parte. Izan ere, Europa mailan abeslari gazteen koro onenetakoari buruz hitz egiten ari gara.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos