http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Chambao eta Sun Magoa, Principal antzokiko plater nagusiak Gabonetako programaziorako

SERGIO EGUÍA

Hamalau ikuskizun eskainiko dira Principal antzokiko 2017ko Gabonetako programazioaren barruan, zeinen artean Chambao eta Sun Magoa nabarmentzen baitira. Programazioak “ohiko ezaugarriak ditu: entretenimendua, hainbat musika-proposamen, dantza, familientzako ikuskizunak eta umorea; formatu klasikoen lekukoa hartzen duten proposamenak dira, publikoak dibertsioarekin bat egin dezan antzokian”, nabarmendu du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Programazioa abenduaren 1ean hasiko da, Euskararen Astea dela eta antolatutako jarduerekin. “Striptease” lanaren bi emanaldi egingo dira: lehena, 12:00etan, ikastetxeentzat; bigarrena, 20:30ean, publiko orokorrarentzat.

Abenduaren 13an, Udal Musika Bandak “Symphonic Metamorphosis” joko du, José Rafael Pascual Villaplana zuzendari gonbidatua delarik; Saint-Saëns-en musikaren inspiraziotik abiatuta, haize orkestren urte handiak birpasatuko dituzte.

Abenduaren 14an gospelaren txanda izango da: “Spirit of New Orleans Gospel Project” taldea etorriko da aurten, Katrina urakanak gogorren zigortu zuen auzoari lotutakoa.

Abenduaren 15ean, dantza izango da, Edu Muruamendiarazen eta Aukeran dantza taldearen eskutik. “Maurizia” aurkeztuko dute, dantza eta folklore tradizionalaren eta kode garaikideen arteko nahasketa.

Abenduaren 16an eTa 17an izango da hurrengo hitzordua, Sun Magoarekin eta “Magic Spectacular” ikuskizunarekin; ilusionista gasteiztarra bere sasoirik onenean dago.

Hilaren 20tik 22ra musika izango da berriro protagonista. Abenduaren 20an, Ainhoa Garmendia, Andoni Egaña, Garikoitz Mendizabal, Peio Ramírez eta German Ormazabalek musika gaua proposatuko digute euskal kanta klasikoen errepertorioaz osatutako “Artxipielagoa” ikuskizunean.

Abenduaren 21ean, Film Simphony Orchestra igoko da Principaleko agertokira; 70 musikarik baino gehiagok zinemaren historiako soinu banda onenak eskainiko dizkigute.

Eta abenduaren 22an, plater nagusia: Chambao-ren agur kontzertua, Euskadin ematen duen bakarra; bEren ibilbidearen laburpena egingo dute, abesti onenekin.

Abenduaren 27an, YLLANA konpainiak —25 urte bete ditu— “The Primitals” lana eskainiko du, proposamen dibertigarri eta lotsagabea, umorea eta a capella-ko kantua baliatuz familia osoa dibertitzeko asmoz.

Hurrengo kontzertua abenduaren 22an izango da: Benito Lertxundik eskainiko du, aurretik aurkeztu genuen Aitzina Folk jaialdiaren barruan. Azkenik, EGO-Euskal Herriko Gazte Orkestraren kontzertua, zeinak urtarrilaren 4an emango baitio amaiera programazioari, programa bikoitz batekin: Juan Crisóstomo Arriagaren “Sinfonia re-n” eta “Esklabo zoriontsuen obertura” eta Carl Stamitz-en “biola eta orkestrarako kontzertua”.

Gizarte etxeen sarean bi proposamen izango dira. Aabenduaren 14an, Jim Aktual zikloaren barruan, Alberto San Juanek Teatro de Barrio konpainiaren azken lana aurkeztuko du, “Masacre”, Espainiako kapitalismoaren laburpen benetan pertsonala. Ikuskizuna Ibaiondon zikloaren barruan, berriz, “El Plan” lana taularatuko da abenduaren 22an, Woody Allenen estiloko komedia, Ignasi Vidalen eskutik.

Azaroaren 22tik aurrera egingo da aurretiazko salmenta, leihatiletan, telefonoz, internetez eta kutxazainetan.

2018ko aurrerapenak

“Priscila, reina del desierto” musikala izango da plater nagusia Principal antzokiaren 2018ko programazioan: zazpi funtzio emango dituzte, otsailaren 22tik 25era.

Apirilaren 13an Pablo Lópezek abestuko du, eta maiatzaren 12an, Sergio Dalmak.

XX. Mendeko Flamenkoa zikloaren barruan, El Pele, María Mezcle, José el de la Tomasa, Rosalía eta Miguel del Tena etorriko dira.

Sarreren aurretiazko salmenta abenduaren 19an hasiko da.

Fotos

Vídeos