http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Castellotik A Coruñara korrika… eta ortozik!

Emilio Saez, korrika egiten./Efe
Emilio Saez, korrika egiten. / Efe

Hala burutu ditu joan den udan Emilio Saezek probintzia batetik besteraino dauden 940 kmak

IZASKUN MOYANO

Naturarekin etengabeko kontaktu zuzenean egoteko egokiena ortozik ibiltzen dela esaten dute. Honen harira, badira munduan hainbat herritar zapatak alde batera utzita ibiltzeko ohitura hartu dutenak. Emilio Saez (Albacete, 1965) unibertsitateko irakaslea, ordea, pixka bat urrunago joan da praktika honetan. Izan ere, joan den udan bere ametsa errealitate bihurtu zuen. Castellotik A Coruñara 940 km korrika eta ortozik burutu zituen.

2011n, praktika honetan hasi zenean, sandaliak soinean jantzita ibiltzen zen korrika. Ondoren ordea, kide batek emandako aholkuari jarraituta oinutsik ibiltzea erabaki zuen. Hain zegoen gustura Saez, non ‘Faunoaren bidea’ izenekoa oinetakorik gabe zeharkatzeko helburua bete nahi zuen. Esan eta egin. Udako oporretan Espainia alde batetik bestera igaro zuen 36 egunetan.

Bidean lurzoru mota ezberdinekin egin zuen topo. Besteak beste, belarra edota harria. Hala eta guztiz ere, «gure gorputza eta oinak uste duguna baino sendoagoak» direla konturatu da. «Gure kabuz, edonora heltzeko gaitasuna dugu», aitortu du irakasleak. Galiziara heltzean etxera itzultzeko gogo bizia sentitu izan arren, fisikoki beste kilometroren bat edo beste ortozik korrika burutzeko prest agertu omen zen. Hona hemen sekretua: “adi ibilita korrika egin eta umekeriak egiteari uko egin; kristalak zapaltzeari, besteak beste”.

Dagoeneko hainbat lasterketatan parte hartu du Saezek ortozik. Izan ere, zapatilekin korrika egiten dutenak baino denbora hobeak burutu ditu. Bere esanetan, «oinutsik korrika egitean lesioak saihesten dira» eta «era dibertigarriagoan ematen ditugu pausoak». Bestalde, errendimendua asko hobetzen omen da. «52 urterekin, 25ekin baino denbora hobeak egiten ditut», aitortu du harro.

'Ortozik korrika egiteko 100 aholku' izeneko liburua argitaratu berri du Saezek. Bertan, praktika honen inguruan dagoen ezjakintasunari aurre egiten dio, abentura horretan sartu eta inoiz pentsatu gabeko ekintzak burutzeko gaitasuna azpimarratzen du.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos