http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Casilda Iturrizar parkean erakusketa, saneamendu sareak ondo erabili behar direla helarazteko

Iaz abiarazi zen 'Ez elikatu munstroa' kanpainarekin jarraitzea da helburua

ELCORREO.COM

Erakusketa ibiltari bat abiaraziko du asteazkenean Bilbao Bizkia Ur Partzuergoak Bilboko Casilda Iturrizar parkean. Erakusketaren bitartez iaz abiarazi zen 'Ez elikatu munstroa' kanpainarekin jarraitu, eta herritarrak sentsibilizatu nahi dira saneamendua ondo erabili eta denok erabiltzen ditugun hondakin batzuk ondo kudeatu ditzaten, hala nola higiene pertsonaleko paper-zapi bustiak, sendagaiak edo sukaldean erabilitako olioak.

Erakusketaren xedea da gizartea gero eta gehiago kontzientziatzea ahalik eta jardunbide eta erabilera arduratsuenak sustatzeko. Hori erdiesteko, funtsezkoa da barneratzea komuna ez dela zakarrontzi bat, ez duela denetarik botatzerako balio eta, azken finean, herritarrak garela sortutako arazoaren erantzunkideak. Gainera, irtenbidea lortzea, neurri handi batean, gizartearen esku dago, «baina ezinbestekoa dugu ohitura okerrak aldatzea», azpimarratu dute antolatzaileek.

Erakusketa hamar bat panelez osatuta dago, zeinen bidez honako gai hauek modu parte-hartzailean eta errazean jorratuko diren: uraren ziklo integrala, komuna zakarrontzia izango balitz bezala erabiltzearen arazoa eta saneamendu-sarearen mantentzea. Era berean, paper-zapi bustiak, janari-hondakinak, agertzen ari diren kutsatzaileak (sendagaiak eta etxeko toxikoak), koipeak eta olioak komunetik edo harraskatik isurtzeak dakarren arazoa zehatz-mehatz jorratuko da.

Erakusketa-espaziora hurbiltzen direnek beren etxea hornidura-sareko sektoreetan eta saneamendu sistemetan kokatu ahal izango dute. Halaber, komun batean eseri ahal izango dira, egunero komunetik behera modu okerrean botatzen ditugun hondakin solido guztiez jabetzeko. Gainera, paper-zapiekin eta komuneko paper bustiarekin saiakuntzak egin ahal izango dituzte, eta produktuek degradatzeko dituzten zailtasun itzelak ikusi. Era berean, jolasteko eremu interaktiboa bat jarriko da puzzleak egiteko, saneamendu-sareko hodien benetako diametroak kalkulatzeko edo gizakion gorputzetik iman txiki batzuk banatzeko, zeinen bitartez agertzen ari diren eta organismoan pilatzen diren kutsatzaileak irudikatuko diren, kate trofikoaren azken maila den aldetik.

Erakusketa osatzeko, higiene pertsonaleko paper-zapiei, agertzen diren kutsatzaileei, olioei eta beste abarri buruzko bideo labur batzuk egongo dira ikusgai. Xedea da herritarrei hurbiltzea gero eta larriagoa den baina gehienentzat oso ezezaguna den arazoa.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos