http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Carmen'-en amaiera alternatiboak kritikak zabaldu ditu Italian

Carmen Don José-ren eskuetan hilik operaren amaiera originalean./Kaufmann eta Aldrich
Carmen Don José-ren eskuetan hilik operaren amaiera originalean. / Kaufmann eta Aldrich

Protagonistak Don José hil egiten du «emakumeenganako indarkeriaren arazoa agerian jartzeko»

OLATZ HERNÁNDEZ

1875an estreinatu zen Bizeten operarik ezagunena: 'Carmen'. Baina agerraldiak ez zuen harrera onik izan. Carmenen jarrera lotsagabea eta istorioaren amaiera iluna ez ziren publikoaren gustukoak izan eta porrot itzela izan zen. Duela aste batzuk, Florentziako Teatro di Maggion estreinatu zen 'Carmen'-en bertsio bat, amaiera desberdinarekin: orain protagonistak Don Jose akabatu egiten du azken momentuan pistola batekin.

«Antzerkiko zuzendariak iradoki zidan ideia, nolabait Carmen bizirik egoteko irtenbide bat bilatzeko eskatu zidan», azaldu du Leo Muscatok, eszena zuzendariak. Amaiera alternatibo honek agerian jarri nahi du emakumeenganako indarkeriaren arazoa Italian, non hiru egunen buruan emakume bat hil egiten da bere bikotekidearen eskuetan. «Gure garaian, pentsaezina da emakume baten hilketa txalotzea», adierazi du.

«Antzerkia salaketa ere bada»

Bertsio originalean, Nafarroako soldaduak Carmen akabatzen du laban batekin, publikoak zezen plazan Escamillo -Carmenen maitalea- txalotzen duen bitartean. «Atxilotu nazazue, neu naiz nire Carmen maitearen hiltzailea», oihukatzen du Don Josek. Teatro di Maggion estreinatutako antzezlanean abestiaren letra mantentzen da, baina azken momentuan Carmenek gizonari pistola bat kentzen dio eta hil egiten du.

Kritikak berehala agertu dira, azkenaldian inposatu den zuzenketa politikoa leporatuz eta errealitatea apaindu egin nahi dela salatuz. Gogoratu beharra dago, operaren istorioa 1820an gertatzen dela eta garai horretako gizartearen balioak oso desberdinak zirela, gaur egungoekin alderatuta. Baina badira Muscatoren ideia txalotu dutenak: «Antzerkia salaketa ere bada eta kultura berrinterpreta daiteke», azaldu du Dario Nardellak, Florentziako alkateak. Momentuz, operak sarrera guztiak saldu ditu (20 eta 100 euro bitartean) eta bihar izango dira obra honen azkenengo saioak Teatro di Maggion.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos