http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Carlos García Recondo eta Silvia Trigueros, Basque Ultra Trail Series zirkuituko garaileak

Probaren partehartzaileak./
Probaren partehartzaileak.

Hego Euskal Herriko lau hiriburuak mendiz mendi lotu dituen ekimen honetan erregularrenak izan dira

ELCORREO.COM

Basque Ultra Trail Series zirkuituko lehen edizioaren ultra-garaileari dagokion txapela jantzi zuten igandean eguerdian Bilbon Carlos García Recondo eta Silvia Trigueros kirolariek, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak mendiz mendi lotu dituen ekimen honetan erregularrenak izan direla erakutsi ondoren. Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroletako zinegotziak, Oihane Agirregoitiak; Euskalteleko Bittor Córdobak; OS2O etxeko Arkaitz Galíndezek eta Euskadiko, Bizkaiko eta Espainiako mendi federazioetako presidenteek eman zizkieten garaikurrak irabazleei.

Bilboko sari-banaketa ekitaldian izan ziren, halaber, Donostia-Bilbao probako hiru lehenak ere. Hain zuzen, Donostia eta Bilbo artekoak itxi zuten igande eguerdian Basque Ultra Trail Series zirkuitua, hiriburuz hiriburu lau lasterketa zein baino zein gogorrago osatu ondoren.

Jon Erdaide, Arkaitz Iturriagaetxebarria eta Erlanz Zandunbide gizonezkoetan, eta Leire Martínez, Nerea Martínez eta Silvia Trigueros emakumezkoetan, igo ziren probaren podiumera, izugarrizko ahalegin fisikoaren ondoren (hemeretzi ordu inguru behar izan zituzten gizonezkoek eta hiru ordu gehiago emakumezkoek), gauez eta bakarrik 16.600 metroko desnibel metatua eta 140 kilometro luze osatuta. Zirkuituak finisher guztiak (48) ere omendu zituen (lau probak amaitzea lortu duten korrikalariak).

Fernando Pérez Basque Ultra Trail Serieseko zuzendari teknikoa pozik agertu zen probaren kirol-mailagatik, eta lasterkariek ibilbidearen edertasuna eta gogortasuna nabarmendu dituzte. «Iristen zaigun balorazioa, zirkuituko protagonistek helarazten digutena, oso positiboa da. Antolakuntza eta logistika aldetik bere biziko erronka izan da, lan izugarria. Egitasmo hau ezingo genukeen aurrera eraman babesleen, boluntarioen, lasterketa igaro den 40 herrien, hirien eta erakundeen (diputazioak, lau hiriburuetako udalak, Nafarroako eta Euskadi gobernuak) laguntzarik Gabe. Ezin da, asteburu berean hiriburu baten bihotzetik abiatu eta beste hiriburu batean amaitzen den lasterketa bat antolatu horien guztien laguntzarik gabe. Zalantzarik Gabe Zirkuito zoragarri honetan onena pertsonak izan dira. Niretzat ikusgarria izan musu truk da hainbetse jenderen lankidetza ikustea. Harrigarria eta bihotzera iristen zaizu».

GIZONEZKOEN PODIUMA Donostia-Bilbao

Jon Erdaide12:53:321.000 euro, garaikurra eta txapela

Erlantz Zaldunbide19:26:47400 euro eta garaikurra

Arkaitz Iturraiagaetxebarria19:26:47400 euro eta garaikurra

EMAKUMEZKOEN PODIUMA Donostia-Bilbao

Leire Martínez21:50:431.000 euro, garikurra eta txapela

Nerea Martínez22:31:27500 euro eta garaikurra

Agurtzane Argiarro23:16:26500 euro eta garaikurra

GIZONEZKOEN PODIUMA BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua

Carlos García Recondo2.000 euro, garaikurra eta txapela

Oscar Pérez de Nanclares1.000 euro eta garaikurra

José Luis Albizuri750 euro eta garaikurra

EMAKUMEZKOEN PODIUMA BASQUE ULTRA TRAIL SERIES zirkuitua

Silvia Trigueros2.000 euro, garaikurra eta txapela

Nerea Martínez1.000 euro eta garaikurra

Nekane Ituarte750 euro eta garaikurra

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos