http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Carles Santosen ikuskizuna bertan behera geratu da

Abenduaren 1erako eta 2rako zegoen programatuta, baina artistaren ondoeza dela eta eten egin dute

ELCORREO.COM

Abenduaren 1erako eta 2rako zegoen programatuta, baina Arriagako arduradunek atzo jakinarazi zutenaren arabera, bertan behera geratu da. Zoritxarrez, Carles Santos artistari ezinezkoa zaio bere obra Bilbon aurkeztea jasan duen ondoezaren ondorioz.

Izenburua kontuan izanda denboraldi honetako programazioak jaso behar zuen ikuskizun berezienetakoa izango zela zirudiela diote antzokiko arduradunek: 'Obra para camión robado, para plancha de barco, para cuatro hombres hombres, para una mujer y 76 micros pisables… resumiendo: la leche humana'. Dena den, Arriaga Antzokiko arduradunek ohar baten bidez adierazi dutenez, garrantzitsuena da Carlos Santos lehen baitlehen sendatzea eta hori opa dio artistari.

Programazioan hutsik geratzen den lekua Obabakoak lanak beteko du, duela denbora gutxi izan duen euskarazko estreinaldian arrakasta handia lortu duen Arriaga Antzokiaren ekoizpen propio handiak. Euskarazko bertsiorako eta azaroaren 23tik 26ra Arriagan bertan aurkeztuko den gaztelaniazkorako piztu den ikusmina izugarria izan da, eta sarrera eskari handia sortu da ere bai.

Hori dela eta, Arriaga Antzokiak, Calixto Bieitok Bernardo Atxagaren klasikoaren inguruan egin duen moldaketa bikainaren beste bi emanaldi programatzea erabaki du. Lehenengoa asteartean, azaroaren 28an, eskainiko da, euskaraz, goizeko 11:00etatik aurrera, jende guztiarentzat, baina ikastetxeetako, euskaltegietako… taldeentzat, batez ere. Bigarrena, bestalde, abenduaren 2an izango da, larunbatean, arratsaldeko 20:00etan, gaztelaniaz.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos