http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Cabaret Chihuahua' Euskaldunan jarraituko du

Obrako aktoreak, Bilbon.
Obrako aktoreak, Bilbon. / Cabaret Chihuahua

Gaur, bihar eta etzi ikuskizunaz berriro gozatzeko aukera izango da gaueko 20.00tik aurrera

IZASKUN MOYANO

Aurreko astean izandako arrakasta dela medio, 'Cabaret Chihuahua' musikal alai eta ozarra Bilboko Euskalduna Jauregian izango da berriz ikusgai gaur, bihar eta etzi. Amy Winehouse, Sabino Arana eta gainerako pertsonaiekin barre handiak egiteko abagunea izango dugu gaueko 20.00tik aurrera.

Zorrozaurreko Pabellon 6 aretoa utzi eta Jauregiko 'Sala Barria'-n zazpi ikuskizun burutu zituzten guztira 2.400 ikusleren aurrean, sarrera guztien %90a saldu ostean. Izan ere, egun batzuetan aretoa guztia goitik behera betetzea lortu dute.

Zuzeneko musika eta umore ona nagusi dira krisiak cabaretaren munduan izandako ondorio gaitzak ironiaz erakusten dituen obra honetan. Felipe Lozak sortu eta zuzentzen duen komedia musikal lotsagabea giro euskaldun-mexikarrean kokatzen da musika, dantza eta tankerako elementuak tartekatuz. Pertsonaia zombiak egungo gizartea haragiratuko dute; egoera ekonomikoa dela eta negar ez egitearren barre egiten duena, hain zuzen ere.

'Cabaret Chihuahua'-ko gau alaietan Liza Minelli, Marylin Monroe, Amy Winehouse, Cantinflas edota Frida Khalo bezalako artista heterogeneoek Sabio Arana euskal politikari zein Montserrat Caballé opera abeslari kataluniarrarekin topo egingo dute, hil orduko arazoak konpontzeko asmoz. Izan ere, gauza bera gertatuko zaio Durangoko gazte anonimo bati. Gora beheroi esker, bakoitzak nopere buruaz barre egitea lortuko dute.

Eszenatoki gainean antzezten arituko diren artistak Quique Gago, Irene Bau, Ugaitz Alegria, Diego Perez, Mitxel Santamarina, Jon Casamayor, Iñaki Maruri, Unai Izquierdo eta Olatz Ganboa izango dira.

Fotos

Vídeos