http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bunbury, Depedro eta Fink, Mundaka Festival jaialdian izango dira

Bunbury, Zaragozan emandako kontzertu batean./EFE
Bunbury, Zaragozan emandako kontzertu batean. / EFE

Ekitaldia uztailaren 27, 28 eta 29an ospatuko da Santa Katalina penintsulan

Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

Mundaka Festival jaialdia datorren urteko edizioa prestatzen ari da dagoeneko. Bizkaiko kostaldean ospatzen den ekitaldi honek surfa, gastronomia eta musika batzen ditu asteburu bakarrean. Momentuz, antolatzaileek xehetasun gutxi azaldu dituzte, bertan joko duten talde garrantzitsuen izenak baino ez. Bunbury, Fink eta Depredro Santa Katalina penintsulan jarriko den eszenatokian izango dira.

Datorren udako edizioa uztailaren 27an hasi eta 29an amaituko da. Ostiraletik igandera kontzertuak, tailerrak eta gastronomiarekin zerikusia duten ekintzak eskainiko ditu jaialdiak. Jarduera batzuk dohanik izango dira Mundakako herritarrentzat zein bisitarientzat. Kontzertuak ikusteko, bestalde, ordaindu behar da eta sarrerak salgai daude jada. Hiru egunetarako bonua 55 euroan erosi daiteke eskaintza berezi modura. Salneurri honi banaketa gastuak gehitu behar zaizkio.

Zaragozako Bunbury kantariak 'Expectativas' izenburuko diskoa argitaratu du aurten, eta bira egiten dabil 'Ex Tour' izenburupean. Héroes del Silencio taldeko abeslari ohia datorren urtean Amerikako Estatu Batuetan ibiliko da, eta uztailean Mundakatik ere igaroko da. Pasa den urtean, Bilboko Aste Nagusian jo zuen milaka pertsonen aurrean.

Fink kantautore, abeslari eta gitarrista ingelesa ere Mundakan izango da. Joan den irailean kaleratutako 'Resurgam' diskoa aurkezteko abagunea izango du.

Gainera, uda honetan Donostia Kutxa Kultur jaialdian izan zen Depedro Bizkaiako kostaldean izango da. 2008an Jairo Zavalak bakarkako proiektu musikal hau jarri zuen martxan. Bere azken lana 'Acuérdate' izeneko LP bat da.

Temas

Mundaka

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos