http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Buesa Events' proiektua martxan dago

'Buesa Events' proiektua martxan dago

Buesa Arenak tinkotu egin du apustua kontzertu handiak eta jende askorentzako ekitaldiak egiteko erreferentziazko esparru izateko

I.AGOTE

Buesa Arenaren helburu da lehen mailako hamar bat ekitaldi hartzea urtean ‘Buesa Events’ proiektua abian jarri ostean; izan ere, Saski Baskoniaren eta Arabako Foru Aldundiaren baterako ekimen horren helburua baita Buesa Arena izatea erreferentziazko espazioa musikarako eta ekitaldi handietarako, kirolekoez gain. Zurbaoko pabiloiak, horrela, Gasteiz destino erakargarriagoa bihurtuko du bira handien eta edozein ekitaldiren sustatzaileentzat.

Buesa Arenaren ezaugarriei esker, kulturako ekitaldietarako 12.000 ikusleentzako edukierarekin, espaziorik erakargarrienetako bat da Espainiako iparraldean eta esparrurik onenetako bat estatuan. Proiektu horren bidez jarraitu nahi da laguntzen lurraldearen garapen ekonomiko eta kulturalari, lehen mailako turismo eragilea sortuaz. Errentagarritasun sozial handiena sortu nahi da eta edozein adin eta profileko pertsonek aurkitu dezatela aisialdi aukera Buesa Arenan.

Bi erakundeen ahaleginen bidez mugatu egiten da sustatzaileen arriskua Gasteiz destino gisa aukeratzeko orduan eta lortzen da eskaintza handiagoa eta erakargarriagoa kaxet handiagoko artistak eta ekitaldiak ekarriz. Kontua da jarraitzea Gasteizera ekartzen lehen mailako ekitaldiak, aniztasunarekin edonori heltzeko, hala nola musikaldiak, umeentzako ikuskizunak eta bestelako kultura ekitaldiak. Onenak erakartzea, sustatzaileei panorama erakargarriagoa eskainita, bere gain hartuta, besteak beste, tiketen kudeaketa, komunikazioa edo CRM, Buesa Arenan ekitaldiak egiteko arriskua gutxituz horrela.

‘Buesa Events’ erakundeen eta sustatzaile eta babesleen arteko lankidetza proiektua da, lortzeko orain daukana baino errentagarritasun sozio-kultural eta ekonomiko handiagoa, eta ahalbidetuz esparruaren optimizazio maila handitzea, lehiatu ahal dadin askozaz biztanle gehiago duten hiri handiekin, esaterako Madril, Bartzelona, Bilbao edo Malaga, sustatzaileen arriskua gutxituz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos