http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

B-Tuberren izena emateko epea gaur hasiko da

Bilboko 14-17 urteko gazteak bideoak euskaraz sortu eta editatzen animatzeko abiatu dute programa

ELCORREO.COM

B-Tuberren izena emateko epea gaur hasiko da eta abenduaren 17an bukatu. Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak egitasmoa jarri dute abian elkarlanean, hirian erroldatutako 14-17 urteko gazteei bideoak euskaraz sortzera eta editatzera eta bideook YouTube bidez ezagutaraztera animatzeko asmoz. Kanpainaren baitan, Bilbok Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak 10.000tik gora informazio orri banatu ditu azken astean honetan adin horretako gazteak bizi diren etxeetan, «B-Tuberren alderdi ludikoa eta prestakuntzaren arloa azaltzeko eta, bide batez, proiektuan parte hartzera animatzeko».

Bere arduradunek azaldu dutenez, YouTuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu da B-Tuber, YouTtube baita gazteek aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat. Aldi berean, ekimenean parte hartzen dutenek aukera izango dute YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko, eta kanalak sortzeko eta gestionatzeko ezaguera teknikoak eskuratzeko.

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, San Ignazioko Euskararen Etxean 12na orduko hiru ikastaro eskainiko dira. Ikastaro bakoitza hiru egunetan egingo da, euskara hutsean emango dira eta irakasleak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informazio eta Komunikazio Zientzien Fakultateko graduko ikasleak izango dira.

Ikastaroetan gai interesgarriak landuko dira benetako 'youtuber' bihurtu nahi dutenentzat, esaterako: YouTuben kontu bat sortzeko urratsak, izena ematea YouTubeko kanaletan, profila pertsonalizatzea, 'videopad' programarekin grabaketak eta muntaiak egitea, musika jaistea eta post-produkziorako beste pertsona batzuen irudiak erabiltzea edo bisualizazio gehiago izateko estrategiak. Gauzak horrela, beraz, gogora ezazue B-Tuberren izena emateko epea gaur hasiko dela eta abenduaren 17an bukatu.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos