http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bost maula ohartu ditu Ertzaintzak Bilbon azken hiru hilabeteetan

Biktimak saltzaileek egindako mehatxuen aurrean baldintzatuta behar ez dituen erosketak egiten dituzten adineko pertsonak dira

ELCORREO.COM

Bost maula, etxez-etxeko salmentan, ohartu ditu Ertzaintzak Bilbon azken hiru hilabeteetan. Maulen biktimak saltzaileek egindako mehatxuen aurrean baldintzatuta behar ez dituen erosketak egiten dituzten adineko pertsonak dira.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, pasa den urtearen amaieran, Ertzaintzak Euskal Autonomi Erkidego osoan gertatzen ari ziren antzeko egoerak salatu zituen. Orduan, lau pertsona izan ziren atxilotuak eta hogeita hamarrei izapideak egin zitzaizkien ikertu moduan.

Abendutik Bizkaiko hiriburuan egondako bost kasuak direla eta, Ertzaintzak herritarrei ohartarazi die etxez-etxeko salmenta horretan dauden fraudeengatik. Bilbon, zehazki, baieztatutako kasuetan saltzaileak narriadura kognitiboekiko 80 bat urteko pertsonen etxeetara joaten ziren eta haien ahultasunaz baliatzen ziren liburuak edota lastairak erosiarazteko. Salmentan zehar, saltzaileek biktimak hertsatzen zituzten iruzurrezko erosketak egiteko, ohikoak baino garestiagoak ziren produktuak erosiz.

Orokorrean, Segurtasun Sailak dioenez, saltzaileak gizonezkoak dira, bikoteetan ibiltzen dira, eta batzuetan telefonoz egiten zuten salmenta. Beste kasu batzuetan, biktima bere etxean heltzen zuten.

116.000 euroko erosketak

Haien jokabideari dagokionez, saltzaileak «oso atsegin agertzen dira» eta biktimei behar ez dituzten eta ordaintzen dutena baino balio txikiagoa duten gauzak saltzen dizkiete, kasu batzuetan eskura eta beste batzuetan finantziazio bide desberdinak sinaraziz, kontratu horien edukiera jakin gabe. Normalean, kontratu hauek biktima urteetan zehar luzatu daitezkeen ordainketa periodikoak egitera behartzen duten bankuei lotuta daude, baina berehalako ordainketak ere egiten dira, produktua ordaindu eta gero eskuratzen baitzuen biktimak.

Sailak esaten duenaren arabera, kasurik azpimarragarriena pasa den urtarrilean izan zen salatua. Orduan, 80 bat urteko emakume bat porrot eginda geratu zen, «urte batzuetan zehar liburuen erosketarako zenbait kontratu (116.000 euroengatik) burutu ostean». Konkretuki, emakumea behartu zuten medikuntzari buruzko eguneratze-liburuak erostera. Beste kasu batzuetan saltzaileek kalitate baxuzko bi lastaira saldu zuten, eta beste biktima batek 1.500 euro ordaindu zituen liburu bilduma baten truke.

Azkenik, «fraude hauek ekiditeko», Ertzaintzak gomendio batzuk egin ditu. Haien artean, ezezagunei atea ez zabaltzea, jatorri ezezaguna duten dokumentuak sinatzea edo erosketa egin baino lehen ondo pentsatu produktu beharrezkoa den ala ez.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos