http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bosniako gerraren irudi gordinenak ikusgai daude jada Etxebarrin

Gervasio Sanchez fotokazetariaren 'Sarajevo, Gerra eta Bakea' argazki erakusketaz goza daiteke Kultur Etxean

IZASKUN MOYANO

Heraldo de Aragon, Cadena SER eta BBCn lanean aritu den Gervasio Sanchez fotokazetariak bere lan berria jarri du ikusgai Etxebarrin, 'Sarajevo, Gerra eta Bakea'. 50 argazkiren bidez, berak Bosniako gerran burututako lana islatzen da. Erakusketa Euskal Fondoa, Etxebarriko elkarte eta GKEri esker aurkeztu da herri bizkaitarrean.

Bilduma erdia gatazkaren ingurukoa da eta beste erdia ondorengoak. Gervasiok berak dioenez,  «gerrak ez dira bukatzen paper bat sinatzen den unean edo Wikipediak hala dioenean; gerraren ondorioak epe luzera ikusten dira , hamarkadak irauten dute». Kazetaria bertan egongo ez den arren, GKEk eta elkarteek beraien esperientziari buruz arituko dira, gatazkan bizitako guztia kontatuz.

Izan ere, Baltistan Fundazioak 'I forgot myself somewhere' laburmetraia aurkeztu zuen joan den astelehenean. Dokumental honek Pakistan iparraldeko lurraldeetan emakumearen heziketa erakusten digu. Bestalde,  Itsas Laguntza Humanitarioko euskal taldeak, Mediterraneo Itsaso- erreskate esperientziak kontatu dituzte, 'Just Wait'laburmetraiaren proiekzioarekin batera.

Gainera, Munduaz Blai elkarteak sahararren errefuxiatu kanpalekuetako proiektuak azaldu dituzte. Colombia Euskadi elkarteak, 'Nasa Wes´x: "Un ejemplo de paz en Colombia' hitzaldia eskaini du. Izan ere, Colombian Tolima hegoaldean Nasa Wes'x  komunitate honen historia, kultura eta ohiturak azaldu dituzte era berean.

Erakusketa, hitzaldi eta dokumental guzti hauen bidez, erresistentzia lana ikustaraztea dute xede nagusi eta herrialdean bakea eraikitzeko prozesuan egindako ekarpena zabaldu nahi dute erakusketa burutu den Etxebarriko herrian.

Fotos

Vídeos