http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bono Dendaren hirugarren kanpainan iazko arrakasta gainditu nahi da

Erosketetan aurrezte garrantzitsu bat izateko aukera ematen duten 1.650 deskontu-bonu jarriko dira zirkulazioan

I.AGOTE

Bihartik hasita urtarrilaren 13ra arte, Gasteiz eta Arabako ehun dendak baino gehiagok hartuko dute parte Bono Denda kanpainaren hirugarren edizioan; ekimen horren bidez, erosketetan aurrezte garrantzitsu bat izateko aukera ematen duten 1.650 deskontu-bonu jarriko dira zirkulazioan. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta AENKOMER elkarteak sustatzen dute merkataritza dinamizatzeko kanpaina hori, eta iazko arrakasta gainditzea da asmoa, jaulkitako 1.600 bonuak agortu egin baitziren orduko hartan.

Bono Denda baliatuz, interesdunek 40 euroko bonoa erosten dute, eta kanpainari atxikitako establezimenduetan 50 euroko erosketa egitea ahalbidetzen die horrek. Gainera, erosketa berean bi bono metatu ahalko dira, 100 eurotik gorako erosketetarako ere erakargarria izan dadin.

“Bono Dendaren bidez, tokiko saltokiei eskaintza erakargarriagoa eta lehiakorragoa egiten lagundu nahi diegu. Establezimendu askok bi hilabete hauen beharra dute urte osoko balantzea positiboa izan dadin. Laster kanpaina garrantzitsuak datoz, Gabonak eta Black Friday izenekoa, eta berriro ere tokiko merkatariek gertuko tratuaren, profesionaltasunaren eta kalitatearen alde egin duten apustua azpimarratu behar da”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina Gonzálezek, berriz, Arabako Aldundiak horrelako ekimenei laguntzen jarraituko duela esan du, eta azpimarratu du merkataritzaren eta erakunde publikoen arteko lankidetza funtsezkoa dela “sektorearen lehiakortasuna sustatzeko. Elkar hartuta lan egin behar dugu, prestakuntza, espezializazioa, teknologia berriak eta gaur aurkezten dugunaren antzeko kanpaina bereziak baliatuz, salmenten —eta horrekin batera, lanpostuen— goraldia sendotzearren”.

AENKOMER-Arabako Merkataritza eta Zerbitzu Enpresaburuen Federazioko zuzendari kudeatzaile Edurne Parrok espero du egun hauetan handitu egingo dela Bono Denda kanpainari atxikitako saltokien kopurua —orain 100 baino gehiago dira—, eta gogoratu du ez dela federatutako merkataritzari mugatutako ekimena, sektore osoari irekitakoa baizik. “Ezinbestekoa da hiri merkataritza espezializatuari laguntzen dioten jarduerak egitea, beren bereizgarriak erakusterik izan dezaten. Horixe da Bono Dendaren eta beste proposamen batzuen xedea, Araban kontsumoa sustatzeko azken urteetan egin diren kanpainek arrakasta lortu baitute”, erantsi du.

Bihar, azaroak 9, jarriko dira zirkulazioan Bono Denda kanpainaren 1.650 bonuak. Leku hauetan erosi ahalko dira: Caja Rural de Navarra kutxak Gasteizen eta Amurrion dituen bulegoetan, AENKOMER elkarteak Gasteizen dituen bulegoetan (Aiztogile kalea, 61), Apymcaren Amurrioko bulegoan, eta Aguraingo Eguzki liburu-dendan.

Kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztien zerrenda AEnkomerren web-orrian kontsultatu ahalko da, bihartik aurrera: www.aenkomer.com. Askotariko produktuak saltzen dituzten establezimenduek egin dute bat Bono Denda kanpainarekin: janariak, jantziak, oinetakoak, osagarriak, aisialdia eta kultura, kirolak, bitxiak, etxeko gauzak, loreak, botikak eta zerbitzuak.

Bihartik hasita urtarrilaren 13ra arte, Gasteiz eta Arabako ehun dendak baino gehiagok hartuko dute parte Bono Denda kanpainaren hirugarren edizioan; ekimen horren bidez, erosketetan % 25 aurrezteko aukera ematen duten 1.650 deskontu-bonu jarriko dira zirkulazioan. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta AENKOMER elkarteak sustatzen dute merkataritza dinamizatzeko kanpaina hori, eta iazko arrakasta gainditzea da asmoa, jaulkitako 1.600 bonuak agortu egin baitziren orduko hartan.

Fotos

Vídeos