http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Blas de Otero IX. Poesia Lehiaketan saritutako lanak argitaratu dira

Bilboko Udalak olerkiekin osatutako bi liburuki atera ditu

ELCORREO.COM

Blas de Otero Poesia Lehiaketaren 2016ko edizioan saritu zituzten poesia lanak bi liburukitan argitaratu ditu Bilboko Udalak, Erein eta Devenir argitaletxeekin batera. Beatriz Chivite idazle nafarraren 'Biennale' (Erein) eta Rene Fuentes kubatarraren 'Guitarra del mesón' (Devenir) dira bi liburukiak. Salgai daude dagoeneko liburu dendetan, eta maileguan har daitezke Bilboko Udal Liburutegien Sarean.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, poesia lehiaketaren euskarazko saria lortu zuen Beatriz Chivite iruindarraren 'Biennale' poesia liburuari dagokionez, epaimahaiak ekialdeko poesiaren kutsua zuela azpimarratu zuen, «joera bisualean oinarrituta, haikuaren filosofiak bideratu zuela bakartasunaren inguruan moldaturiko testua». Poema 'xumeak' eta 'flash modukoak' dira egile nafarrarenak, eguneroko bizitza arrunta Veneziako arte, kultura eta lanarekin lotuz.

Beatriz Chivitek beka lortu zuen 16 urterekin Batxilergoa Mundu Batuko ikastetxeetan egiteko, Italian. Amaitzean, boluntario aritu zen Nepaleko egoitza batean, eta Ekialdeko Artea eta Filologia Txinatarra ikasi zituen Londonen. 2011n Pekinera joan zen eta urtebetez ikasi zuen bertan.

Esperientzia horrek inspiratu zuen bere lehenengo poesia liburua, 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Literatur Saria irabazi zuen 'Pekineko Kea'. 2014an Ernestina Champourcin XXV. Poesia Lehiaketa irabazi zuen, 'Metro' poesia liburuarekin, eta lan berari esker Lauaxeta Saria ere jaso zuen. Txinako Literatura eta Zine Masterra amaitu berri du Hong Kongeko Unibertsitatean.

Rene Fuentes

Gaztelaniazko sari nagusia lortu zuen Rene Fuentes kubatarraren 'Guitarra del mesón' poesia liburuari dagokionez, epaimahaiak azpimarratu zuenez, poetak Latinoamerikako hainbat herrialdetatik egiten duen bizi ibilbidea deskribatzen du.

Rene Fuentes (Bayamo, Kuba, 1969) poeta, eleberrigile eta dramaturgoa. Bere jaioterrian hainbat aintzatespen jaso zituen, besteak beste, bi Abril sari, 'Los gallinazos' (poesia) eta 'La bufanda' (antzerkia) lanei esker. 1996tik bere bizilekua den Uruguain ere beste hainbat aintzatespen jaso ditu, eta eleberriak eta poesia argitaratu ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos