Borrar
Ainhoa Etxebarria. Gure Kasa
«Bizkaitarron hizkera oso gustuko dute gipuzkoarrek, baina ez dute inoiz ongi imitatzea lortuko»

«Bizkaitarron hizkera oso gustuko dute gipuzkoarrek, baina ez dute inoiz ongi imitatzea lortuko»

Ainhoa Etxebarria esatari ondarrutarrak, Julen eta Antton Telleriarekin batera, 'Gure kasa' izeneko saio berria aurkeztuko du ETB 1n

Izaskun MOYANO

Sábado, 30 de septiembre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Badirudi jaiotzen garenetik ideia jakin batzuk ezartzen dizkigutela eta horien arabera erabaki bat edo beste hartzen ditugula. Hots, esteriotipoen «erruz» norbait edo zerbaiten inguruko aurreiritziak garatzen ditugu, eta pentsaerok gizartean nagusi egiten dira. ETB 1n asteartean hasiko den 'Gure kasa' saio berrian arazo honetaz jabetzen saiatuko diren gazteak ezagutuko ditugu. Programaren izenak adierazten duen bezala, nerabeok kaxa batean sartu eta psikologo batek haien burutik pasatzen dena aztertuko eta beraiekin batera horien inguruan hausnarketa bat egingo du.

Baina hori ez da guztia. Izan ere, iragarkiak esan bezala «denetatik sartzen da hemen (kaxan)». Gazte taldeaz gain, pertsonaia ezagunei elkarrizketak, gonbidatu bereziak edota kolaboratzaileak ere bertan izango dira. Beste batzuen artean, Iban Garcia youtuberra, Aitziber Garmendia aktorea, 'Bocabeats komedia' umorista parea eta publikoak berak ere badute lekua saio berri honetan.

Ikuskizun guzti hau gidatuko dutenak ere badaude platoan. Julen eta Antton Telleria eta Ainhoa Etxebarria telebista aurrean izango ditugu astegun gauak atseginago bihurtzeko asmoz. Anaia biak eta ondarrutarrak Gaztea Irratiko 'Akabo Bakea' saioan ezagutu zuten elkar eta badirudi telebistak ere berriz batu dituela. «Anaia biak eramaten jakin egin behar da», adierazi du barrez ilehoriak. Izan ere, oso harreman ona dute beraien artean eta txatxetan pasatzen dute eguna. «Exotikoa iruditzen zaie nire euskalkia baina ez dute inoiz ongi imitatzea lortuko», bota du erronka Etxebarriak.

Hirurek ala hirurek kaskoak kamerekin ordezkatu baino uztartu egin dituzte, irrati eta telebistan lanean ikusiko ditugulako. Dena den, Ainhoa 'El Conquis'-en aritu arren oraindik eskarmentu falta duela adierazi du eta saioak grabatzen doazen heinean ohituko omen da. Irratian ezin da isilik geratu, uneoro hitz egiten egon beharra duelako baina telebistan erritmoa lasaiagoa da. «Ez dut solasean inor zapaltzea atsegin, aurkezle eta gonbidatuaren artean oreka bat lortu behar da», baieztatu du.

Ainhoa Etxebarriak kazetaritza ikasteaz gain, antzerki ikastekak ere burutu zituen era berean eta une honetan Bernardo Atxagaren 'Obabakoak' eleberriaren antzerkiko adaptazioaren entseguetan harrapatu dugu. Izan ere, irrati, telebista eta taula gainearen artean aukeratu behar izango balu azken honekin geratzen da, «bizitzako edoizen arlotan aplikatzen dugulako. Bizitza antzerkia da».

«Gure ogibidea gutxi baloratuta dago»

Ikuskizunaren mundua hain da gora beheratsua, non egun batean tontorrean egon zaitezke eta hurrengoan guztiz behean. Bat-batean lan eskaintza ugari hel daitezke eta beste uneren batean bat ere ez, beraz erabakiak oso ondo hartu behar dira. Lan gogorra da oso. Baina Ainhoaren ustez merezi du. Izan ere, bere lanbideak «pertsona izatean laguntzen nau».

Hala eta guztiz ere, etorkizunean zerbait fijoa bilatzea gustatuko litzaioke, bidaiek, entseguek, eta denbora libre oso hurriak «kaotiko» bihurtu baitute Ainhoaren egunerokotasuna. «Ez dakit lagunaren ezkontzara joan ahal izango naizen». Dena den, ondarrutarra gustora dago, momentuz bere leloa oso present duelako: «bizi ezazu oraina».

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios