http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaitar batek 550 kilo kontserbako bokarta lapurtu ditu Castron

57 urteko gizona atxilotu eta 56 urteko emakumea ikertzen ari dira, lapurretan parte hartu izana egotzita

IZASKUN MOYANO

Castroko lantegi batean 550 kilo kontserbako bokarta lapurtzearren 57 urte dituen gizon bizkaitarra atxilotu dute. Horrez gain, 56 urteko emakume bat ere ikertzen ari dira, lapurretan ustezko parte hartzailea izatearren. Poliziak adierazi duen bezala, bien artean guztira 16,000 euroko balioa duen iruzurra burutu dute.

Egun, ikerkuntza zabalik dago, oraindik bost kiloko ehun lata antxoa gazitu eta hamar kiloko beste bost lata ez dituztelako aurkitu. Lapurreta burutzean Kantabriako lantegian hozkailu frigorifikoa ixten duen segurtasunezko giltzarrapoa manipulatu egin zutela esan du, bestalde, Poliziak.

Delitua burutzeko erabili zuten autoaren jabea eta era berean, ekintzaren ustezko erruduna nor izan zen jakin ostean, guardia zibilak industrialdeetako zaintza sendotzea erabaki du, tankerako ezbeharrik berriro jaso ez dadin eta egoera kontrolpean mantentzeko asmoa bete dezaten.

Joan den asteartean, eguerdiko ordubatak aldera, poliziak abiadura «eskasean» errepidetik zebilen autoa antzeman zuen. Ibilgailua lantegiko lapurreta burutzeko erabili zutenarekin bat zetorren. Horrez gain, auto barruan zeuden pertsonak, delitua burutu izana egotzi dioten gizon eta emakumea izan ziren.

Ondorioz, gidaria atxilotu zuten, lapurreta burutu zuen gizonezkoa zela egiaztatu ostean. Bestalde, bere ondoan zihoan emakumea ikertzen ari dira oraindik, delitua burutzeko erabili zuten autoaren jabea bera delako eta ustez lapurretan parte hartu eta plana aurrera eramaten lagundu zuelako.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos