http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko 274 saltokik parte hartuko dute Erakusleiho Lehiaketan

Helburua da irudi baikorra transmititzea lurraldeko herrietako kaleak alaitzeko eta kontsumitzailea motibatzeko

ELCORREO.COM

Bizkaiko 274 saltokik parte hartuko dute Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen duen Bizkaiko XXXIV. Erakusleiho Lehiaketan. Helburua da irudi baikorra transmititzea lurraldeko herrietako kaleak alaitzeko eta kontsumitzailea motibatzeko, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Aurtengo edizioaren asmoa da saltokiak topagune teknologiko gisa bultzatzea, hau da, erakusleihoaren ohiko eskema tradizionaletik irten eta komunikazio teknologiak indartzea, esaterako, Internet, sare sozialak eta merkataritza elektronikoa. «Joera berriak erosketa esperientzia, publikoarekiko elkarreragina eta leialtasuna hobetzeko», adierazi du.

Horrela, abenduaren 31ra arte parte hartzen duten Bizkaiko 30 herrietako merkataritza gunek bisitatu daitezke: Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Derio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Lekeitio, Lezama, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduña, Trapagaran, Zalla eta Zornotza.

Parte hartu duten merkataritza sektoreak ondokoak dira: elikagaiak; gozogintza; zapatagintza, larrugintza eta larrukigintza; drogeria eta lurringintza; farmazia; loradendak; irudi pertsonala; bitxigintza, erlojugintza, imitaziozko bitxigintza eta opariak; liburu eta paper dendak; burdindegiak; dekorazioa eta etxeko tresnak; ehungintza eta jantzigintza; bestelako jarduerak eta Bizkaiko Argazkilari Profesional Elkartea.

Sariak

Lehiaketak 34 sari banatuko ditu: Bilboko Merkataritza Ganberak, El Correok eta Kutxabankek emandako hiru sari nagusi; Sormenari saria, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak emandakoa; Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapeneko Sailak Berrikuntzari emango dion saria; sektoreko 14 sari; Bilboko Udalaren sariak eta Ezkerraldendaren saria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos