http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko Ogasunak iaz baino %11,1 gehiago bildu zuen iraila arte

Zehazki, 5.641 milioi euro bildu zituen, iaz baino 565,6 milioi gehiago

ELCORREO.COM

Urtarriletik irailerako datuak kontutan hartuta, Bizkaiko Foru Ogasunak 5.641,9 milioi euro bildu ditu, iaz baino 565,6 milioi gehiago (%11,1 gehiago), hain zuzen ere. Horrela, bildutakoarekin dagoeneko bete da ekitaldi osorako aurrekontuan ezarritako kopuruaren %80,7 (6.990,8 milioi) eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak egindako azken bileran aurreikusitako diru bilketaren %75,7 (7.448,1 milioi euro).

«Zuzeneko zergen bidez 2.778,5 milioi euro bildu dira, iaz baino %18,3 gehiago», jakinarazi du foru erakundeak. Atal horren barruan, PFEZren igoera %6koa izan da, eta Sozietateen gaineko Zerga %61,4koa.

Bilketa txikiagoa tabakoa eta alkoholarekin

Zeharkako zergen bidez 2.350,1 milioi euro igo da diru bilketa, iaz baino %1,1 gehiago, kudeaketa propioko BEZaren diru bilketak izan duen bilakaera negatiboaren eraginez (-%2,8). Zerga bereziek, oro har, %2,1 egin dute gora, hidrokarburoen gaineko zerga %5,2 igo ostean. Gainerako zerga berezien bidez (tabakoa, elektrizitatea, alkoholak eta edari eratorriak eta garagardoa) 2016an baino diru bilketa txikiagoa egin da.

Datu horietan dagoeneko sartuta daude Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin egin beharreko barruko doikuntzak: 132,6 milioi euroko ordainketa Arabari (79,7 milioi BEZ eta 52,9 milioi zerga bereziak) eta 391,1 milioi euro Gipuzkoari (198,9 BEZ eta 192,2 zerga bereziak).

Estatuarekin egin beharreko doikuntzei dagokienez, aurten Bizkaiak 456,6 milioi euroko saldo positiboa izan du (546,9 milioi euro BEZari lotutako doikuntzetan eta -90,3 milioi zerga bereziei lotutako doikuntzetan).

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos