http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Bizkaiko eraikin eta gune garrantzitsuak ezagutu nahi?

Ekimena abuztuaren 22an hasiko da Bilboko Euskalduna jauregira egingo den bisitarekin.
Ekimena abuztuaren 22an hasiko da Bilboko Euskalduna jauregira egingo den bisitarekin. / E.C.

Abuztutik 2018. urtea amaitu arte bisita gidatu bat antolatuko du hilero Bizkaiko Foru Aldundiak eraikin eta espazio garrantzitsuenetan

ELCORREO.COM

Bisita gidatu bat antolatuko du hilero Bizkaiko Foru Aldundiak abuztutik 2018. urtea amaitu arte, eta bere eraikin eta espazio garrantzitsuenetako batzuen ateak irekiko dizkio publikoari. Normalean jendearentzat irekita ez dauden guneak bisitatzea da helburua, eta ekimena abuztuaren 22an hasiko da Bilboko Euskalduna jauregira egingo den bisitarekin.

Foru erakundeak jakinarazi duenez, bisita bakoitzerako bi talde egingo dira. Talde bakoitzean gehienez 60 pertsona izango dira, eta bisitak goizez (11:00etan) edo arratsaldez (17:00etan) egin ahal izango dituzte interesdunek. Hortaz aparte, jakin ezazue erreserbak banaka egin beharko direla, eta on line baino ezin izango direla egin, www.bizkaia.eus/bizkaiasartu helbidean. Talde handien erreserbak egiteko (sei pertsona edo gehiago), bestalde, 944 067 821 telefonora deitu beharko da.

Euskalduna jauregia eta bere antolamendu modularra eta multiespaziala (abuztuak 22), Zallako Frutagintza Estazioa (irailak 19) eta Trafikoa Kontrolatu eta Kudeatzeko Peñascaleko Zentroa (urriak 21) izango dira lehen bisita gidatuen protagonistak, «ikusten ez diren arren ere, Bizkaiko Foru Aldundiak bizkaitarren beharrizanei erantzuteko eskaintzen dituen zerbitzuen eguneroko jardunaren funtsezko parte baitira».

Gauzak horrela, Aldunditik gogorarazten dute aukera ezinhobea dela normalean bisitatu ezin daitezkeen guneak ezagutzeko eta interesdunei animatzen diete bertan apuntatzeko.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos