http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bizkaiko Aldundiko museoak, berdintasunaren alde

Emakume batzuk, Balmasedako La Encartada museoan./Yvonne Fernández
Emakume batzuk, Balmasedako La Encartada museoan. / Yvonne Fernández

Arrantzaleen Museoan, Arkeologi Museoan, Euskal Herria Museoan, La Encartada fabrika-museoan... zenbait jarduera ospatuko dira Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuarekin

ELCORREO.COM

Bizkaiko Foru Aldundiak zenbait jarduera antolatu ditu gaur, martxoak 8, Bizkaia osoan zehar dituen museoetan. Izan ere, foru erakundeak ohartarazi duenez, Arrantzaleen Museoan, Arkeologi Museoan, Euskal Herria Museoan, La Encartada fabrika-museoan eta Santimamiñen, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatze aldera.

Jarduera horiek hilabete osoan zehar landuko dira, hots, goruketaren erakusketa, historiaren alorreko solasaldiak, ate irekiko jardunaldiak, bisitaldi antzeztuak, bisitaldi tematikoak, ibilbide bereziak betaurreko lilekin. Horiexek dira, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak zehaztu dituen museo horietan gauzatuko diren jarduera nagusiak.

Horrela, Bilboko Arkeologi Museoak 'Museoa betaurreko lilekin' izeneko bisitaldi tematikoak programatu ditu. Ekimen horren bidez, museoko instalazioetan zehar ibili behar izango da panel lilaz panel lila, objektu zehatz batzuen aurrean gelditu eta beraiek berriro interpretatu xedez. «Hain zuzen ere, zenbait emakume aurkitu ahal izango dituzte andrazkoak normalean ibiltzen ez diren agertokietan: Europan sasoi batean nagusi ziren izotz-hormen artean ehiztari, inperioak eta erresumak gobernatzen edo merkataritza arloko enpresa baten negozioak eroaten», Aldundiaren oharrak dioenez. Jarduera hori marxoaren 6an hasi eta 11n bukatuko da.

Horretaz gain, atzo eta hilaren 9an, bisitaldi gidatuen ostean solasaldiak izango dira arratsaldeko bostetan. Jarduera horiek museoko hezitzaileek dinamizatuko dituzte, eta emakumeak historian zehar izan duen rola erakutsiko dute, objektu arkeologikoak genero-ikuspegitik berriro interpretatuz. Bisitaldiaren ostean, mahai-ingurua abiaraziko da, jarduera horretako partaideek hitz egin dezaten. Plaza-kopuru itxi bat dago eta izena aurretiaz eman behar da Museoarekin harremanetan jarriz.

Beste alde batetik, Bermeoko Arrantzaleen Museoan, sarrera doakoa izango da gaur neskatoentzat eta emakumeentzat. Martxoaren 23an, arratsaldeko zazpietan, 'Berdintasuna Kirolean' izeneko hitzaldia eskainiko da. Hitzaldi hori Bermeoko Udalaren Berdintasunerako Zerbitzuak antolatu du eta kiroleko berdintasunari dagokion gaia jorratuko dute.

'Gizonezko lanak, emakumezko lanak'

Balmasedako La Encartada fabrika-museoak martxoaren astegun guztietan eskaintzen du, eguerdiko 12:00etan, 'Gizonezko lanak, emakumezko lanak' izeneko doako bisitaldi tematikoa, genero-ikuspegitik nabarmenkiro bideraturik dagoena. Bisitaldi gidatu berezia da, fabrikan gizonezkoek eta emakumezkoek egin izan duten lanaren xedeak eta baldintzak azaltzen dituena. Plaza-kopuru itxi bat dagoenez, izena aurretiaz eman behar da.

Amaitzeko, Santimamiñen (Kortezubi), martxoaren 10ean eta 11n bisitaldi gidatuak izango dira zentroari dagokion bisitaldi-ordutegiaren barruan. Bisitaldiok ordubete iraungo dute, eta horietan emakumeek historiaurreko gizarteetan izan zuten protagonismoari dagokion gaia landuko da. Plaza-kopuru itxi bat dagoenez, izena aurretiaz eman behar da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos