Borrar

Bizkaiak 18,7 milioi euro erabiliko ditu 15 udal egoitzatan itundutako 600 plaza finantzatzeko

Aitortutako II. eta III. graduko mendekotasuna duten adinekoei arreta emateko plazak izango dira

elcorreo.com

Jueves, 1 de febrero 2018, 23:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizkaiko Foru Aldundiak 18,7 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko udal titulartasuneko 15 egoitzatan itundutako 600 plaza finantzatzen laguntzeko. Hain zuzen, aitortutako II. eta III. graduko mendekotasuna duten adinekoei arreta emateko plazak izango dira, Bizkaiko Aldundiak aste honetan jakinarazi duenez.

Foru erakundearen gobernu bilerak onetsi ditu hitzarmenak, eta Arratiako Mankomunitatearekin eta Basauri, Bermeo, Dima, Erandio, Forua, Getxo, Ondarroa, Orozko, Otxandio, Santurtzi, Urduña, Zalla, Zeberio eta Sestaoko udalekin sinatuko dira. Adinekoentzako udal egoitzazko zentroen titularrak dira denak.

Zehazki, itundutako zentroei eusteko inbertsioa 18.779.429 eurokoa izango da. Hitzarmen horiek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak 2017ko apirilean sinatutako lankidetzarako esparru akordiotik sortu dira. Akordio horretan udal titulartasuneko zentro guztien eta foru erakundearen arteko harremanak arautzen dira, eta 2020ra arte luzatuko da.

«Akordioaren bitartez, udalen eta mankomunitateen lehentasunari erantzun ahal izan zaio, eta zentroetako erabiltzaileei kalitate oneko zerbitzuak eta arreta hobea eskaintzen jarraitu. Gainera, Zorroari buruzko Dekretuaren garapenarekin eta Bizkaiko prestazioen eta gizarte-zerbitzuen mapa zabaltzearekin koherentea den metodologia baten bitartez egin da», azaldu zuen foru erakundeak.

Bestalde, akordioak aukera eman nahi die II. edo III. graduko mendekotasun egoeretan bizi diren pertsonei udal titulartasuneko egoitzazko zentroetan geratzeko, hala nahi izanez gero, foru finantzaketaren bitartez. Horrela, bermatuta egongo da erabiltzaileek mendekotasun egoeretan arreta zein zentrotan jaso nahi duten aukeratzeko askatasuna.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios