http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Bizkaia zientziaren erdigune bilakatuko da

Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren lehen edizioa irailaren 14 eta 24 bitartean ospatuko da Bilbon

ELCORREO.COM

Zientziak zure interesa pizten badu, jakin ezazu zientzia-dibulgazioko Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren lehen edizioa irailaren 14 eta 24 bitartean ospatuko dela Bilbon. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, jarduera zientifikoa izango du hizpide hitzaldi, ikuskizun, tailer edota bakarrizketa bezalako erregistro eta formatuen eskutik, Bizkaiko Foru Aldundiak aste honetan adierazi duenez.

Bilboko Euskalduna Jauregian, EHUko Bizkaia Aretoan, eta Bizkaiko beste udalerrietan (Ondarroa, Igorre eta Getxo) ospatuko den programak zazpi ekitaldi bilduko ditu guztira, tartean Naukas Bilbaoren VII. edizioa -gazteleraz egiten den zientzia dibulgazioaren ekitaldirik handiena-, gazte zientzialari eta ikertzailerentzako Science+ biltzarra eta bertsoa eta zientzia batzen dituen Jakinduriek Mundue erreko dau! ekimena ere izango direla kontuan hartuta.

Halaber, Bizkaia Zientzia Plazak ehundik gora hizlari, zientziaren munduko izen handiko hainbat ikertzaile eta gonbidatu bilduko ditu. Esate baterako, Pedro Miguel Etxenike, Ikerketako Zientzia eta Teknika Asturiasko Printze saria edota Jose María Bermúdez de Castro, Atapuercako mendilerroko aztarnategietako indusketa zuzendarikidea. Gauzak horrela, soberan dago esatea aukera ezinhobea izango dela zientzian interes handia duten pertsonentzako.

Hitzaldi eta jardueretarako sarrera doakoa da, baina haur-tailerretan (Naukas Kids) eta Science+eko konferentzietan parte hartzeko aldez aurretik eman beharko da izena.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos