http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Biziminuto' bideo lehiaketan parte hartu nahi?

'Biziminuto' bideo lehiaketan parte hartu nahi?

Bizikletari buruzko laburmetrai txapelketaren VI. edizioa abian dago eta bertan parte hartu nahi dutenek euren lanak entregatu ahal izango dituzte urtarrilaren 15era arte

ELCORREO.COM

'Biziminuto' bideo lehiaketaren VI. edizioa abian dago eta bertan parte hartu nahi dutenek euren lanak entregatu ahal izango dituzte urtarrilaren 15era arte. Bideoek gehienez minutu bateko iraupena izango dute eta landu beharreko gaia bizikleta izango da. Gauzak horrela, interesdunek biziminuto@gmail.com helbide elektronikora bidali beharko dituzte lan horiek.

Bideoa mp4, mpeg edo avi formatuan erantsi eta parte hartzaileek mezuan bertan egilearen izena eta film laburraren izenburua zehaztu beharko dute. Antolatzaileek gogoratu dutenez, film labur bat baino gehiago aurkeztu ditzake pertsona berberak, baina sari bakarra jasotzeko aukera baino ez du izango. Dena den, aurten hiru sari emango dituztela azpimarratu dute eta baita gazteentzako aparteko atal bat egongo da.

Baina zeintzuk izango dira sariak?

–Lehen saria: Pack'n Pedal Shield 48 litroko alforja beltzak. Emalea: Ciclos La Ferro.

–Bigarren saria: Helduentzako kasko bat (Ryme Bikes, berdea) eta umeentzako beste bat (Crazy Safety, 2 eta 9 urte bitartekoentzat). Emalea: Urban Bike.

–Hirugarren saria. Segurtasun handiko giltzarrapoa. Emalea: Biziz bizi

–Gazteentzako sari berezia. Lite oineko puzgailu manometroduna, eta argi jokoa eta txirrina. Emaleak: Ciclos Sandonis eta Territorio Ciclista, hurrenez hurren.

Bizikletaren erabilera sustatu nahian

Lehiaketaren helburuak bi dira nagusiki: bizikletaren erabilera sustatzea, batetik; eta, bestetik, bizikleta erabiltzeak izan ditzakeen zailtasunei aurre egiteko ideiak ematea.

Epaimahaiak 30 lan aukeratuko ditu eta lan horiek Hika Ateneoan (Ibeni moila,1 - Bilbo) ikusi ahal izango dituzte interesdunek urtarrilaren 26an, ostirala, 20:00etan. Bertaratutako ikusleek aukeratuko dituzte lau irabazleak, han bertan bozka emanez.

Ostean, Biziz Biziren 2018 urteko ekintzei hasiera emateko jaia hasiko da. Jaia 'Pasajeros sin billete' taldeak alaituko du. Atsedenaldian Biziminutoren sariak banatuko dituzte.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos