Borrar

Bizikleta elektrikoarekin ibiltzeko ikastaroak, Bilbon

Ikastaroak ostiraletik igandera arte egingo dira, doan, eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du

elcorreo.com

Martes, 24 de octubre 2017, 23:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bizikleta elektrikoan mugitzea ez da ohiko kontua eta, hori dela eta, Bilboko Udalak, Urban Bike enpresak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) hiriko trafikoan bizikleta elektrikoarekin ibiltzeko teknikak ikasteko edo hobetzeko ikastaroak egingo dituzte asteburuan. Ikastaroak ostiraletik igandera arte egingo dira, doan, eta bakoitzak bi orduko iraupena izango du.

Plaza mugatuak izango ditu ikastaroak eta 18 urtetik gorakoek bakarrik egin ditzakete. Izena emateko epea gaur amaituko da eta 010 edo 944 010 010 telefonoetara deituta egin daiteke. Eskaeran norberak bere bizikleta elektrikoarekin edo Bilboko Udalak lagatako bizikleta batekin parte hartuko duen adierazi behar da.

Horrela, antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, ostiraleko ikastaroak FEVEren geltokian egingo dira, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Larunbatean eta igandean, berriz, ikastaroak 11:00etatik 15:00etara izango dira Urban Bike enpresak Areatzako kaian jarrita duen standean; bizikleten azoka ere Bilbon egingo da asteburu horretan.

Bizikleta elektrikoarekin ibiltzeko ikastaroen xedeen artean dago bizikletariek galtzadan seguruago mugitzen eta hiriko bide mota eta egoera guztietan zirkulatzen ikastea, esate baterako, bidegorrietatik, partekatutako bideetatik, galtzadekiko bidegurutzeetatik, pasabideetatik edo nola jokatu biribilguneetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios