http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Birra Txarrak

Berri Txarrak taldea eta ateratako garagardoa. /E. C.
Berri Txarrak taldea eta ateratako garagardoa. / E. C.

Nafarroako taldeak artisau garagardo bat atera du eta Estatu osoko zenbait denda eta tabernatan dastatu ahal izango da

Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

Duela egun gutxi batzuk, Berri Txarrak taldeak Nantesen ikusle bakarraren aurrean jo zuela jakinarazi zuen. 'Kontzertu pribatu' horretan eszenatokira milaka pertsonekin egongo balira bezala atera zirela adierazi zuten eta umore ona zutela erakutsi zuten. Oraingo honetan berri eta zapore onak dakartzate: bandak garagardo berri bat aurkeztu du.

'Do it together' izeneko garagardoa Estatuko hainbat tokitan dasta daiteke dagoeneko, batez ere Euskadin. Edaria erosteko hiru modu daude: taldearen web orrian dagoen dendan, zenbait tabernako kupeletan edo edaritegietako latetan.

Berridendan (taldearen web orrian dagoen dendan) erosteko, oraindik itxaron behar da. Argibideak laster ezagutaraziko dira baina bandak argitu duena edizio mugatua izango dela da. Sei latako packak salduko dira bakarrik.

Taberna edo edaritegietara jotzeko aukera ere badago. Kupelak daukaten tabernetan ez da latarik salduko eta latak saltzen dituzten salguneetaz ez da kupeletatik edateko aukerarik izango. Hori bai, lata solteak erosi nahi badituzu, ideiarik onena denda batera joatea da, webgunearen bitartez eskatzea baino.

'Do it together' garagardoak izena 'Do it yourself' pentsakeratik hartu du, artisaua baita. Berri Txarrak taldeak sare sozialetan zein haien web orrian idatzi dituzte erosi ahal izango diren tokien izenak. Izan ere, Bilboko Penguin, Donostiako Aker Drink&music&terrace edo Gasteizko kitsch tabernetan erosteko aukera egongo da, besteak beste. Laster Iruñean salduko da ere. Latak berriz, Barakaldo (Barley & Hops), Donostia, (La Vinatería, Desy, Loiola, Drop Pub, Aldazabal Garagargotegia, etab.), Andoain (Txuribeltz taberna) eta Gasteizen (Birrak) egongo dira salgai, besteak beste.

Edan itzazu ba Berri Txarrak!

Temas

Andoain

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos