http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bingen Zupiria Galeseko Gobernuko Galesa Hizkuntza eta Etengabeko Ikaskuntza ministroarekin bildu da

Bisitaria euskararen biziberritze prozesuan interesatuta dago

ELCORREO.COM

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Galeseko Gobernuko Galesa Hizkuntza eta Etengabeko Ikaskuntza ministro Alun Daviesekin bildu zen atzo. Euskararen biziberritze prozesuan interesatuta, Galeseko Gobernuaren ordezkaritza bat bisitatzen ari da Euskadi egunotan. Ministroarekin batera, Hezkuntza ministro-orde Owen Evans eta Galesa Sustatzeko zuzendari Bethan Webbs ere etorri dira.

Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan izandako bileran, Galesetik etorritako ordezkariek euskararen biziberritze prozesuaz galdetu zuten, eta Euskara Sustatzeko zuzendari Estibaliz Alkortak azken hamarkadotako bilakaera azaldu zien. Hizkuntza politikarako aurrekontuez, euskara ingurune digitalean suspertzeko proiektuez eta, oro har, euskararen erabilera bultzatzera bideratutako egitasmoez ere galdetu zuten.

Fotos

Vídeos