http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbotik Granadarako hegaldi zuzena eskainiko du Vueling aire-lineak

Loiuko aireportuak Andaluziarekiko duen hirugarren konexioa da, eta astelehen, asteazken eta ostiralero eskainiko da

IZASKUN MOYANO

'Ocho apellidos vascos' pelikularen arrakasta dela eta, gero eta gehiago dira Euskal Herria ezagutzeko edota Andaluziara joateko gogoa piztu zaien herritarrak. Hauen guztien grina asetzeko, Loiuko aireportuak Granadarako hegaldi zuzenen zerbitzua atera berri du. Aire-linea honekin batera, Bizkaiko Hiriburua eta Andaluziaren arteko konexioak hiru izango dira Sevilla eta Malagakoekin batera. Jerezeko aireportura helduko diren hegaldiak ordea, 2018ko udan jarriko dira martxan.

Granadara doan VY2618 hegaldiari aireportuko suhiltzaileek bataioa eman diote ur-zurrusta batez Andaluziarako bidea hartu baino lehen. Ondoren, 10.45tan aireratu da eta eguerdiko 12,00tan hartu du Granadan, espero zutena baino hamar minutu lehenago. Bertan ere, ur-zurrusta batez eman diete ongi etorria aire-linea berria estreinatu duten lehendabiziko bizkaitarrei. Loiutik Granadarako hegaldia astean hiru aldiz aterako da: astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Vuelingek azaroa eta datorren martxoa bitartean 800,000 jesarleku baino gehiago jarri ditu eskuragarri 16 aire-lineatan, iaz denbora tarte berean eskaini zituenak baino %28 gehiago. Honela antolatu du aurten Vuelingek Loiuko hegaldien neguko denboraldia.

Apirilean, udako denboraldiari emango die hasiera, eta honekin batera beste hegazkin bat estreinatuko dute. Era honetara, jesarleku gehiago jarriko ditu bidaiarientzat, eta langileen kopurua ere hazi egingo da, enpresaren izena sustatuz. Guztira, Vuelingek datorren urteko martxotik aurrera, 1,7 milioi eserleku baino gehiago eskainiko ditu Bizkaiko hiriburutik aterako diren 21 aire-linea zuzenetan. Hauen artean, Jerezera (Cadiz) iritsiko den hegaldia ere badago.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos