http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbotik bizikletan ibiltzeko dohaineko ikastaroak hastear dira

Klaseak hiritik bizikletan dabiltzenentzat zuzenduta daude, era seguruagoan eta trafikoa errespestatuz ibiltzen ikasteko

IZASKUN MOYANO

Bihar, larunbatean eta igandean, Bilbotik bizikletan ibiltzeko dohaineko ikastaroen edizio berria hasiko da. Hiriburuko Udalak, Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlanean diharduen seigarren urtea da hau. Gainera, asteburu honetan parte hartu ezin dutenek, beste aukera bat izango dute datorren astean: ikastaroak 22, 23 eta 24an ere izango dira.

Ikastaroa 18 urtetik gorako hiritarrentzat zuzenduta dago eta era egokian espaloitik ibiltzen eta gainontzeko oinezko zein garraioekin ongi moldatzen irakastea ditu xede. Horrez gain, ikastaroan parte hartu nahi dutenek edozein motatako bidetatik bizikletan ibiltzen ikastea da helburuetako beste bat. Beste batzuen artean, rotondak, errepidea zein oinezkoentzako bideetan.

Bilboko Udalak eskaintzen dituen ikastaroak dohakoak dira eta dagoeneko 010 edota 944 010 010 telefonora deituta izena emateko aukera dago. Bertan, argi erakutsi behar da bakoitzak bere bizikleta propioarekin edota udalak utzitako batekin hartuko duten parte klaseetan.

Ikastaroan izango den pertsona orok oinezkoentzako guneen informazioa jasoko dute, bizikletan zeintzutatik eta zein egoeratan ibili daitekeen jakin dezaten. Horrez gain, ikusgarritasun eta segurtasuna kontuan hartuta erabili beharreko arropa seguruena zein den eta bizikleta erabiltzeko honen egoera egokia nolakoa izan behar duen ere adieraziko zaie.

Ikastaroan pertsona kopuru jakin batek baino ezin izango du parte hartu, eta kurtso bakoitzak bi ordu iraungo ditu. Elkartzeko puntua Itsasadarreko Museoko esplanada izango da, Euskaldunako zubiaren azpian Bilbo Biziz koloreztatutako edukiontzietan, hain zuzen ere.

Temas

Bilbao

Fotos

Vídeos