http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

'Bilboren erorketa, lehen planoan' erakusketa bisitatzeko aukera gaur amaituko da

Erakusketaren pieza bat.
Erakusketaren pieza bat. / Kulturklik

Euskadiko Artxibo Historikoan izan den esposizioa uztailaren 3an inauguratu zuten

ELCORREO.COM

Uztailaren 3an inauguratu zen eta gaur amaitutzat emango da. Denbora tarte honetan Euskadiko Artxibo Historikoak martxan jarri duen 'Bilboren erorketa, lehen planoan' bisitatzeko aukera izan dute interesdunek eta bisita azken momenturako utzi dutenek gaurko eguna izango dutela jakin behar dute.

Euskadiko Artxibo Historikoak antolatu du erakusketa, eta honako erakundeak izan dira laguntzaileak: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Sabino Arana Fundazioa, Fundación Indalecio Prieto, Lekeitioko Udala eta Bilboko Euskal Museoa. Erakusketak era guztietako ehunka argazki eta dokumentu biltzen ditu, horietako batzuk oso bitxi eta ezezagunak.

Erakusketa Euskadiko Artxibo Historiakoaren beheko solairuan antolatu da eta astelehenetik gaur bisita daiteke (9.00etatik-20.30era).Bilbo Gerra Zibilean jausi zenetik 80. urteurrena betetzen denean, proiektu honen bitartez, egun latz horietan hirian bizi izan zen giroa ekarri nahi izan da gogora, hainbat arlo ezberdin gogoratuz. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak inauguratu zuen erakusketa uztailaren 3an.

Bisitariari sei ibilbide nagusi proposatu egin zaizkio bizi izan zen errealitatea ezagutarazteko: umeak, emakumeak, orden publikoa, 'eguneroko ogia', kultura eta aisialdia, eta 'baina batez ere, gerra'. Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialaria izan da erakusketa honen komisarioa. Gauzak horrela ez ezazue pentsa eta Bilboren historiaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko aprobetxatu.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos