http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilbon 557 lanpostu sortzen laguntzeko plana garatuko da

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak programa berezia jarriko dute martxan

ELCORREO.COM

Bilboko 2017ko Enplegu Plana aurten hasi eta 2018an garatuko da, eta Bizkaiko hiriburuan 557 lanpostu sortzen lagundu nahi du, iaz baino %8 gehiago. Planak 5.564.087 euroko aurrekontua dauka; Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euro jarriko ditu, eta Bilboko Udalak gainontzekoa.

Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak aurkeztu dute ekimena, aste honetan, Bilboko udaletxean.

Bere helburu nagusia da Bilbon jarduera ekonomikoa bultzatzea eta lan aukera berriak sortzea, bereziki kolektibo ahulen artean, lan merkatura sartzeko zailtasunik handienak dituztenen artean, hiriko auzoen arteko garapena orekatua izatea saiatuz eta auzootako jarduera ekonomikoa, merkataritzakoa, soziala eta kulturala bultzatuz.

Aburtok eta Artolazabalek nabarmendu dute ekimena «baliabide garrantzitsua» dela eta «kalitatezko enplegu egonkorra sortzea bilatzen duten suspertze ekonomikoko beste proiektuei» gehitzen zaiela.

Zehazki, sortu nahi diren lanpostuetatik, Bilboko Udalak 207 kudeatuko ditu, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bidez, toki eremuaren onurarako edo intereseko jardueretarako kontratazioak bultzatze aldera. Beste 350 lanpostuak Bilbon egoitza duten enpresen kontratazioen bidez sortu nahi dira, sektore pribatuan enpleguaren sorrera bultzatzeko helburuarekin.

Gainera, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duten enplegu planak «konpromiso argia» dauka enplegua lortzeko zailtasunik handienak dituzten biztanleekin, hau da, emakumeak, 55 urteko baino gehiagokoak, 35 urteko baino gazteagoak eta iraupen luzeko langabeak.

Horrela, Bilboko 2017ko Enplegu Planean, iaz egin zen bezala, kontratazio guztien %50 Bilboko emakumeentzat izango dira, hau da, planaren barruan sortzen diren lanpostuetatik, gutxienez 279 emakumeek beteko dituzte. Halaber, proiektuak lehentasuna emango die 55 urte baino gehiago dituzten pertsonei, eta kontratazioen %15 (84 pertsona) talde horretakoentzat izango dira.

Bilbao Ekintzaren bitartez sortutako lanpostuei dagokienez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat izango dira lanpostuen %30, gutxienez, eta gainerako %70, berriz, lan merkatuan sartzeko zailtasun gehien dituzten taldeentzat, besteak beste, lehenengo lanpostu bila dabiltzan 35 urtetik beherakoentzat eta langabe eta langabezian denbora luze daramaten pertsonentzat.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos