http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko udalak teknologia berrien erabilera sustatu nahi du

BiscayTIK sarera batu da, hitzarmen bat izenpetu ostean, hiritarrekiko harremanetan IKTen erabilera sustatzeko

ELCORREO.COM

Bilboko Udalak eta BiscayTIK Fundazioak lankidetza hitzarmen bat izenpetu zuten astelehenean teknologia berrien erabilera sustatzeko eta administrazioa herritarrei gehiago hurbiltzeko helburuarekin. Modu honetan, Bilboko Udala BiscayTIK proiektura batu da. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Ibone Bengoetxea BiscayTIK Fundazioaren presidente eta Bizkaiko Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak sinatu dute hitzarmena.

BiscayTIK sarera batzean, bi aldeek aukeren trukea egin ahal izango dute. Udalari dagokionez, proiekturik modernoenetan egunean egon eta aplikazio berriak erabili ahal izango ditu; BiscayTIK Fundazioak, ordea, Bilbon herritarrekiko esperientzietan eman diren aurrerakuntzak ezagutu ahal izango ditu bertatik bertara, horrela Bizkaiko beste udalerri handi batzuetara esportatu ahal izateko.

BiscayTIK Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako foru fundazio publikoa da. Bere xede nagusia da herritarrekiko arretarekin zerikusia duten kudeaketa praktiketan eta teknologietan ezagutza bultzatzeko dagokion jarduerak sustatzea komunikazio teknologien bidez, herritarrak administraziora on line hurbiltzea bultzatzeko asmoz.

Ildo horretan, bi aldeek nabarmendu dute Bilboko Udalak «esperientzia handia» dauka administrazio eta lizitazio elektronikaren arloan, webgunearen bidezko izapideetan -errolda agiriak, zergen gestioa eta diru bilketa- edota zergen eta tasen ordainketa pertsonalizatuan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos