http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko Udalak 156.000 euro banatuko ditu euskara ikasteko diru laguntzetan

Aurten emandako diru laguntzetatik, %84, gurasoei eman zaizkie, %7 aisialdiko begiraleentzat izan dira eta %8 Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat

ELCORREO.COM

Bilboko Udaleko Gobernu Bilerak 2016-2017 ikasturtean euskara ikasi duten eta hirian erroldatuta dauden pertsonei diru laguntza ematea onetsi du aste honetan, eta guztira, 156.224 euro banatuko ditu. Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak euskara ikasteari lotutako diru laguntzen deialdia egiten du urtero. Seme-alabekin etxerako lanak egin ahal izateko eta familian hizkuntza erabiltzea sustatzeko zein etxean euskara erabili ahal izateko euskara ikasi nahi duten gurasoak dira diru laguntzen hartzaileak.

Halaber, haur eta gazteekin lan egin ohi duten aisialdiko begiraleek eta entrenatzaileek edota ikasketa horiek ikasten dabiltzan pertsonek ere jaso ditzakete laguntzak. «Gaur egungo gizartean antolatutako aisialdiak duen garrantzia ikusita haur eta gazteekin etengabean harremanetan dauden pertsonak dira», adierazi du Bilboko Udalak.

Gainera, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenek ere eskatu ditzakete euskara ikasteko diru laguntzak. Bilboko Udalaren iritsiz, «herritarren sektore handi baten ekonomia eta lan egoera larria ikusita, bai eta horren inguruko eskari handia ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen ari direnei edo onuradun direnei ere zabaldu zaie diru-laguntza, onuradun den bizikidetza unitateko titular zein kide izan».

Aurten 156.224 euro izango dira 2016-2017 ikasturtean euskara ikasi zuten 284 pertsonentzat. Eskaera horiek guztiak aztertu dira, eta diru laguntza eskatu ahal izateko oinarrietan eskatzen diren irizpideak bete dituzte guztiek. 79 pertsonari ez zaie diru laguntzarik eman ez dituztelako eskatzen diren betekizunak betetzen, hala nola bertaratzea, egindako ikastaroa gainditzea, Bilbon erroldatuta egotea eta abar.

Aurten emandako diru laguntzetatik, %84, gurasoei eman zaizkie, %7 aisialdiko begiraleentzat izan dira eta %8 Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat. Euskara ikasteko diru laguntzen hurrengo deialdia 2017-2018 ikasturterako izango da, eta 2018ko martxoan abiaraziko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos