http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko Udala youtuberren bila dabil

Antolatutako lehiaketaren irabazleek gazteentzat Bilbon eskaintzen diren aisialdiko planik onenak azalduko dituzte Bilbao Gazteko YouTube kanalaren bidez

IZASKUN MOYANO

Bilboko Udalak, Bilbao Gazte gazte-markaren bidez, lehiaketa antolatu du, 2017-2018ko youtuber ofizialak aukeratzeko. Aukeratutako pertsonek gazteentzat Bilbon eskaintzen diren aisialdiko planik onenak azalduko dituzte. Bideoak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da (23.59an).

Parte-hartzaileen artean neska bat eta mutil bat aukeratuko dira hilean bi bideo grabatzeko, banaka eta binaka. Parte hartzeko hiru baldintza bete behar dira: 18tik 25 urtera bitartekoa izatea, Bilbon erroldatuta egotea eta gaztelaniaz eta euskaraz jakitea.

Bideoei dagokienez, gehienez bost minutuko lana bidali behar da, hautagaiaren aurkezpen laburrarekin eta Bilbon hurrengo asteburuan zein izango den bere plana azalduta, euskaraz eta gaztelaniaz. Bideo hori eta izena emateko fitxa we transfer aplikazioaren bidez bidali behar dira helbide elektroniko honetara: gazteria@bilbao.eus.

Bilboko Udalak urriaren 5ean iragarriko ditu aukeratutako pertsonen izenak. Urritik aurrera, irabazleek, 2018ko maiatzera arte, hilean bi bideo egiteko konpromisoa hartuko dute, dagokion ordainsariarekin.

BILBAO GAZTE udalak gazteekin batera lan egiteko duen konpromisoaren isla da. Horretarako, Udalak komunikazio-tresnak egokitu ditu: profilak sare sozialetan (Facebook, Twitter, Google+ eta YouTube) eta gazteengan eragina duten politika jakinei buruzko informazio baliagarria eskaintzen duen webgunea.

Lehiaketa interesgarria da gazte bilbotarrentzat. Izan ere, Bilboko hiriari ikuspegi berri bat emateko abagunea izango dute. Neska eta mutil irabazleei esker, nerabeek, hirian burutu daitezkeen ekintza interesgarrienen berri izango dute Youtuben klik batera baino ez.

Fotos

Vídeos