http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak, Athletic-Alavés partidaren ondorioz

Lehiaketaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten direlako

ELCORREO.COM

Jende asko bilduko da asteburu honetan Bilbon Athletic eta Alavesek jokatuko duten derbiaren ondorioz. Gauzak horrela, Euskotren enpresa publikoak Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu igandean, urtarrilaren 7an, San Mamesen arratsaldeko 18:30ean talde euskaldunek jokatuko duten partida dela eta.

Trenbideko konpainiak jakinarazi duenez, Atxuritik Casillara 15 minutuan behin izaten diren zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren hiru zerbitzu berezi ere eskainiko dira 17:29an, 17:44an eta 18:14an, eta beste bat Atxuritik Casillara 17:51n.

Hortaz aparte, neurketa bukatu ondoren irteera modu egokian egiteko, 19:56tik 20:41era bitartean , gutxi gorabehera, tranbia zerbitzua moztuko da Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta, Atxurira eta Casillara doazen tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko direla informatu dute.

Partidaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du, geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten direlako. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Soberan dago esatea, beraz, aproposena garraio publikoa erabiltzea izango litzatekela. Izan ere, aparkatzeko aukera gutxi izango da igandean aipatutako partidaren ondorioz. Informazio gehiago lortzeko, nahiko da Euskotrenekin kontaktatzearekin.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos