http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko TAOk udako ordutegia izango du uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte

Fernando Gómez

Uztailaren 25ean eta 31an eta abuztuaren 15ean eta 25ean, jaiegunak direnez gero, ez da zerbitzurik egongo

ELCORREO.COM

Bilboko TAO araututako kaleko aparkalekuen zerbitzuan udako ordutegia izango da bihartik, uztailaren 1etik, abuztuaren 31ra bitartean. Gainera, uztaileko eta abuztuko larunbatetan ez da zerbitzurik izango.

Halaber, abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, bakarrik goizez, eta, horrenbestez, astelehenetik ostiralera TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da abuztuan. Bestalde, uztailaren 25ean eta 31an eta abuztuaren 15ean eta 25ean, jaiegunak direnez gero, ez da TAO zerbitzurik egongo.

Bilboko Udalak gogoratu du BilbaoPark aplikazioa sortu duela sakelako telefonoetarako, TAO guneetan aparkamenduaren kudeaketa digitala egin ahal izateko. Gainera, desaparkatzeko aukera ematen du eta horrela erabili ez den denbora geroagoko aparkaldietan erabili ahal da. Horren guztiaren helburua erabiltzaileari erosotasuna eskaintzea da; esaterako, ordenantza berriarekin ez da beharrezkoa ibilgailura itzultzea barruan tiketa jartzera, TAOko agenteek ikusteko moduan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos