http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko gizarteari harrera Udaletxean

Aste Nagusia antolatzeko eta modu egokian bideratzeko lanean diharduten pertsona, enpresa eta erakundeen inplikazioa aitortzea

ELCORREO.COM

Juan Mari Aburto, Bilboko alkateak, udalkide guztiekin batera, hiriko jaien erdialdean gaudela, harrera instituzionala eskaini zion atzo Bilboko gizarteari, Aste Nagusia antolatzeko eta modu egokian bideratzeko lanean diharduten pertsona, enpresa eta erakundeei esker ona erakusteko eta euren lana eta inplikazioa aitortzeko, Udalak jakinarazi zuenez.

Ekitaldi honetara hurbildu ziren 200dik gora lagun, guztira eta euren artean konpartsen, merkataritzaren, ostalaritzaren eta enpresen munduko ordezkariak, aktoreak, kultur elkarteak eta epaileak, baita Udaleko bertako langileak eta beste erakunde eta administrazio batzuen ordezkariak ere, hala nola, Eusko Jaurlaritzarenak eta Bizkaiko Foru Aldundiarenak, besteak beste.

Juan Mari Aburtok azpimarratu zuen jaiak «behar bezala» doazela eta eskertu egin zuen Udalak, oro har, eta Jaietako Batzordeko teknikariek eta kideek 2017ko Aste Nagusian Bilbo kulturaren eta aisialdiaren munduko hiriburu bilakatu dadin egiten ari diren lanagatik; izan ere, «Aste Nagusiak Euskadiko, Estatuko eta mundu osoko milaka bisitari erakartzen ditu urtero».

Atzerritarrak Bilbora itzul daitezela

Atzoko harreraz baliatuta, alkateak, emakumeen aurkako eraso mota guztiak gaitzesteko azken egunotan zabaldutako mezua berretsi zuen eta eskua altzatzera gonbidapena luzatu du: «Ez beti da Ez, orain, bihar eta beti. Ozen eta argi» lelopean. Mezu sendo horren bidez, Bilboko Udalak herritarrei dei egiten die «errespetuan eta askatasunean» oinarritutako harremanak nagusi izanik, eraso sexistarik gabeko jaien alde egiteko.

Juan Mari Aburtok gogora ekarri zuen Bilboko Aste Nagusian udal dispositibo korapilatsua jartzen dela abian, hainbat funtzionario, Udaltzaingoko agente -Ertzaintzarekin koordinatuta-, suhiltzaile, segurtasun zerbitzu, garbiketa, lorezaintza, osasun eta kontsumoko zerbitzuak inplikatuta; zerbitzu horien lanari esker, Bilbo, egun hauetan ere, hiri garbia, segurua eta irekia izango da.

Esker ona adierazteko orduan, alkateak aipamen berezia egin die Nati Ovelleiro, Pregoilaria eta Ane Ortiz, Txupinera betetzen ari diren eginkizunei. Beste horrenbeste, konpartsei, txosnei, enpresa eta tabernetako, jatetxeetako eta hoteletako, dendetako, antzokietako, museoetako, hedabideetako eta ospitaletako langile guztiei, artistei, zirkuko jendeari, su artifizialetakoei eta barraketakoei, besteak beste.

Baita bisitatzen gaituen pertsonei ere: «Bilbora itzul daitezela eta gutaz ondo hitz egin dezatela nahi dugu, eta, honekin batera, gure gastronomiaz, kulturaz, eta, batez ere, sentitzea bilbotarrok ondo hartu ditugula, hiri bezala gure balio handiena».

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos