http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bilboko Formula 1 ibilgailuak «proba guztiak gainditu ditu» 66 talderekin lehiatu ostean

Bilboko Formula 1 ibilgailua, proba bat hasi aurretik./
Bilboko Formula 1 ibilgailua, proba bat hasi aurretik.

Formula Student Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasketa proiektuaren helburu nagusia ikasleen heziketa garatzea da. Lehiaketan 10 herrialdetako taldeak izan dira

ELCORREO.COM

Formula Student Bizkaia taldea «oso pozik» bueltatu da etxera Formula Student Spain txapelketan, Bartzelona-Kataluniako (Montmelo) zirkuituan, 10 herrialdetako 66 talde unibertsitarioen aurka lehiatu ostean. Bilboko Ingenieritza Eskolako 40 ikaslek garatu eta diseinatutako monoplaza taldeko espektatibak bete ditu, txapelketaren proba gogor guztiak gainditu ostean, duela lau urte lortzen ez zuena, amaierako lasterketa amaitu eta sailkapen orokorrean 19. lekua lortu.

Asteburu honetan Formula Student Spain lehiaketa lortutako emaitza onak talde bizkaitarrak Silverstone zirkuituan lortutako lorpenen ostean datoz, bertan bere markak gainditu zituen eta nagusitasuna erakutsi zuten, Ibilgailu Elektriko Onenaren GKN sari berezia lortu zuten, lehenengo saria Business Case proban (merkataritza proiekzio onena), bigarren saria Azelerazioan eta bosgarren saria Diseinu Onenean.

«Urte amaiera bikaina izan da», nabarmentzen du Mikel Diezek, Bilboko Ingenieritza Eskolako Ingenieritza Mekanika departamentuko irakasleak eta Formula Student Bizkaia taldeko tutoreak, Bartzelonatik bueltan. «Lau urtez ez dugu proba nagusia bete, erresistentzia proba, eta aurten proba estatikoak zein dinamikoak gainditzea lortu dugu», azaldu du Diezek. «Diseinu ona eta ingenieria on bat izateaz gain, eraginkorra den ibilgailu bat egiteko gogoak genituen, fabrikazio sendo eta osagaien kontrol on batekin eta aurten lortu dugu», gehitu du.

Ibilgailu elektrikoa

Silverstone (Erresuma Batua) eta Bartzelona-Katalunia zirkuituan lehiatu den Formula Student Bizkaia taldeko ibilgailua elektrikoa da, karbono-zuntzez egindako kasko bakarreko txasisa du, berezko bateriak ditu eta 80KW-ko sistema bikoitza duen motor bat. Nobedade bezala, Formula Student taldeak garatutako prototipo berriak diseinu berritzaile bat aurkezten du, pack aerodinamiko bat ezarriz (aurreko eta atzeko aleroiekin, fondo zuria eta difusorearekin), proba dinamikoen emaitzak hobetzeko aukera eskainiz. FSB2017-k 227 kiloko pisua du eta 110-reko potentzia, horrelako zenbakiekin 0tik 100km/ordura 4 segundu baino gutxiagotan azeleratzeko aukera ematen du.

FSB prototipoak sailkapen orokorrean 19. tokia eskuratu du, proba guztiak kontuan hartuz. Gainera, Bilboko Ingenieritza Eskola 40 ikaslek garatutako ibilgailu elektrikoak azkenengo proba gogorra amaitzea lortu zuen Bartzelona-Kataluniako zirkuituan, 12. lekua eskuratuz pasa den igandean, abuztuaren 27an, izandako lehiaketan.

Igandeko laskerketan parte ahal izateko, talde bizkaitarraren ibilgailuak azterketa tekniko guztiak gainditu zituen, «proba guztietan top 15aren barnean kokatuz», nabarmentzen du Diezek. Proba horiek gaindituta, ibilgailuak azelerazio eta skid-pad (zortziak egin) dinamikak egin zituen eta amaierako lasterketako irteera-postuak zehazteko buelta azkar batean lehiatu zen. FSB Bizkaia monoplazak 22 bueltak eman zituen, hasierako 11 bueltetan David Vazquez ikasleak gidatuta eta Gorka Martinezek amaierako beste 11 bueltetan.

Erresistentzia handiko ibilgailua

Eskola bilbotarraren etorkizuneko ingeniarien ibilgailuak bere erresistentzia erakutsi zuen 22 kilometrotan, asistentziarik jaso gabe bete zuena, lehiaketaren arauek azpimarratzen duten bezala. Lasterketa amaitzea balentria izugarria da Montmelo zirkuituan abuztuan erregistratzen diren tenperatura altuak kontuan hartuz.

«Ez da batere erraza proba guztiak amaitu eta puntuatzea», azaldu du irakasleak. Bere aburuz, prototipoa amaitu duten azkartasunarekin izan da aurten arrakasta lortzeko gakoa. Formula Student Bizkaia taldeak urte honetarako zituen bi helburuak lortu ditu: Silverstone eta Bartzelona-Katalunia zirkuituko proba guztiak bete eta apirilerako prototipo amaituta egotea. Horretarako, taldea birantolatu behar izan dute eta lan egiteko modua aldatu udako lehiaketak baino lehen prototipoa probatu ahal izateko, akats posibleak hautemateko eta konpontzeko. «Hau erabakigarria izan da eta datorren urterako epe berdinak mantentzea espero dugu apirilerako ibilgailua amaituta egoteko», gehitu du irakasleak, FSB taldeko tutoreak.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos